angle-left IRAKASLEENTZAKO INGELES IKASTAROAK 2026-27

2026/09/03

Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzetan hizkuntza-gaitasunak duen errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez, eta, horren ondorioz, berariazko ikastaroak sortu ditu Hezkuntza Departamentuak.

 

2026-27 ikasturterako honako ikaskuntza-modalitate hauek eskaini dira:

 

  • Aleman, ingeles eta frantses plazen erreserba Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIP-IHEO). B2.1, B2.2 eta C1 mailak.
  • Aleman, ingeles eta frantses plazen erreserba Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIT). B2.1, B2.2 eta C1 mailak.
  • B2 eta C1 mailetako irakasleentzako ingeleseko ikastaroak Altsasun: B2 eta C1, Corellan: B2 eta C1, Lekarozen: B2 eta C1, San Adrianen: B2 eta C1, eta Tafallan: B2 eta C1, irakasleentzako formakuntza webgunean argitaratuak.

 

Gainera, ikasle mota guztientzako urrutiko modalitatean, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIDNA) Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren That´s English eta EXAM PREP programen ikastaroak ematen dira.

Kontaktua: Susana Freire
Mezu elektronikoak: eoi@educacion.navarra.es