angle-left CLIL ESSENTIALS udako online ikastaroak (Lehen eta Bigarren Hezkuntza)

2020/06/17

Hezkuntza Departamentuak British Council-arekin batera, CLIL Essentials udako online ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro hauek bi motako lana izango dute, alde batetik plataforma batean egongo den materiala, eta beste aldetik egunero egingo den zuzeneko saioa CLIL metodologian aditua den irakasle natibo batekin.

Bi ikastaro eskaintzen dira, bat lehen hezkuntzako irakasleentzat eta bestea bigarren hezkuntzakoentzat. Biak ingelesez izango dira eta CLILen esperientzia gutxi edo ezer ez dutenentzat zuzenduta daude. Esperientzia gehiago duten irakasleek, ezaguera-oinarri sendoagoa eta klaseak prestatzeko erreminta gehiago lortu nahi badituzte, izena eman ahal dute baita.

Ikastaroen eduki, metodologia eta izena emateko epeari buruzko informazio guztia deialdian dago:

 

Lehen Hezkuntza

https://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/convocatorias/files/CLILEssentialsforPrimaryOnlineSummerCourse.pdf

 

Bigarren Hezkuntza

https://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/convocatorias/files/CLILEssentialsforSecondaryOnlineSummerCourse.pdf