DBH eta FPko oposizioen aurkezpen-ekitaldia ekainaren 20an izango da - DBH eta FPko oposizioen aurkezpen-ekitaldia ekainaren 20an izango da - Dpto
Iruñeko Navarro Villoslada eta Iturrama institutuetan izango da, 16:30etik 20:30era bitartean
2018/06/12
Hezkuntzak Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioen hautagaiak ekainaren 20an deitu ditu tribunalen aurreko aurkezpen ekitaldira. Iruñeko Navarro Villoslada eta Iturraman, 16:30etik 20:30ra bitartean, izango da hitzordua eta hautagaiek hara aurkeztu beharko dute programazio didaktikoa, oposizioaren deialdian esaten den bezala.
Gaur argitaratuta ebazpenak iragartzen duenez, idatzizko froga ekainaren 23an izango da, goizez eta arratsaldez, eta ariketa praktikoa, berriz, ekainaren 25etik 29ra bitartean. Deialdien zehaztasunak, hizkuntza eta espezialitateari dagokionez, lehenago argitaratuko dira Hezkuntza departamentuaren webgunean.
Era berean, onartu eta ez onartuen behin betiko zerrenda ere argitaratu da gaur. Informazio guztia hemen.