angle-left A ereduko ikasleen topaketa berezia Hezkuntza Departamentuan

A ereduko ikasleen topaketa berezia Hezkuntza Departamentuan

2026/05/11

Apirilaren 29an, A ereduko topaketa berezia egin zen Hezkuntza Departamentuko Redin gelan. Bertan, Larragako San Miguel Eskolako eta Iruñeko Calasanz Escolapios ikastetxeko 6. mailako zortzi ikaslek Lehen Hezkuntzako A ereduko debatean parte hartu zuten.

Parte-hartzaile guztiek oso maila ona erakutsi zuten adierazpenetan eta jarrera bikaina izan zuten. Epaimahaikideek lan zaila izan zuten erabakia hartzeko, bi taldeek trebetasun handia erakutsi baitzuten. Azkenean, puntu gutxiko aldeagatik, Larragako ikastetxea gailendu zen eta lehen saria lortu zuen. Nolanahi ere, nabarmentzekoa da bi taldeetako ikasleek egindako lan bikaina eta erakutsitako ilusioa. 

Lorpen hau lantalde zabalago baten emaitza da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu honetan bidelagun izan diren irakasleei, ikasleak gidatzeagatik eta ondo prestatzeagatik, eta baita irakasle horien prestatzaileei ere, emandako formakuntza eta babesagatik. Denon arteko lankidetzak ahalbidetu du debateak horrenbesteko maila izatea. 

Zorionak guztioi!!

Kontaktua: Izaskun Fernandez de las Heras
Mezu elektronikoak: iferanso@navarra.es
Telefonoa:848 42 63 99