angle-left Euskarazko Debateak Lehen Hezkuntzan

Euskarazko Debateak Lehen Hezkuntzan

2025/11/28

Ikasturte honetan, apirilaren amaieran, 2025-2026 ikasturteko Euskarazko Eskolarteko Eztabaida Txapelketa eginen da. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago, eta Nafarroako A eta D ereduko ikastetxeek parte hartzeko aukera izango dute.

Eztabaidari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Txapelketan parte hartu nahi duten ikasle-taldeetako irakasle arduradunek, nahitaez, EIBZk eskaintzen duen ikastaroa egin beharko dute. Dena den, ikastaroa ez dago soilik zuzendua txapelketan parte hartuko duten ikasleak prestatzera, ikasgelan ikasle guztiekin debatea nola landu ezagutzera baizik. Ikastaroaren bidez, irakasleek ikasgelako ikasle guztien ahozko adierazpena nola hobetu ikasiko dute; izan ere, ahozkotasunaren hainbat alderdi landuko dira: gorputz adierazpena, begiradak, eztabaidaren ezaugarri zehatzak, hiztegia, gramatika...

Bestalde, EIBZk eskaintzen duen eztabaidari buruzko ikastaroa egiteak ez du esan nahi Euskarazko Eskolarteko Eztabaida Txapelketan parte hartu behar denik.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Kontaktua: Izaskun Fernandez de las Heras
Mezu elektronikoak: iferanso@navarra.es
Telefonoa:848 42 63 99