Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntza Ministerioak IIP irakasleak Estatuko irakasleen kidegoetan integratzea aztertu dute - Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntza Ministerioak IIP irakasleak Estatuko irakasleen kidegoetan integratzea aztertu dute - Dpto
Espainiako eta Nafarroako Gobernuek lantalde bat eratzea erabaki dute, Foru Komunitateari bekak transferitzeko bidean aurrera egitearren
2025/01/24
Ezkerretik eskuinera, Santiago Roura, Hezkuntzako Estatu-idazkariordea; Abelardo de la Rosa, Estatu-idazkaria; eta Carlos Gimeno, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria.
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren egoitzan bildu da gaur, Madrilen, Hezkuntzako estatu-idazkaria den Abelardo de la Rosarekin. Azken horrek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuko ordezkaritza batekin eta Ministerioko beste arduradun batzuekin batera, Estatuko irakasleen kidegoetan atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten funtzionario nafarrak sartzea aztertu du.