angle-left Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna Corellako Alhama BHIn, ONCEren eta AMIMETen eskutik

2022/02/24

Egun hauetan, Corellako ALHAMA BHIk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu du, UNESCOk eratua.

Ikasleek ONCEko eta AMIMETeko pertsonekin egin dute topo. Erakunde horiek zeinu-mintzairak eta Braile sistemak hezkuntza-sisteman txertatzeko behar den babesa izatea eta lehen mailako hizkuntzatzat hartzea aldarrikatzen dute.

ALHAMA BHIk bat egin du ekimen honekin, komunikatzeko beste modu batzuk ere badaudela erakusteko. Hori da hizkuntza-aniztasuna gizartean tolerantzia eta errespetua sustatzeko funtsezko pieza gisa bermatzeko bidea.