angle-left Poesiaren eta zuhaitzaren egunak Valle del Ebro BHIn

2023/04/04

Joan den martxoaren 18an Poesiaren Eguna ospatu zen eta Valle del Ebro BHIk hain egun seinalatuan parte hartu nahi izan zuen. Hala, bi ikaslek, Carmen Soldevillak eta Mar Alonsok, hurrenez hurren, Ana Alonsoren eta Bécquerren poemak irakurri zituzten, larunbateko eguerdian Herreriasen (Tutera) antolatutako emanaldian.

Bestalde, martxoaren 21ean Zuhaitz Eguna ospatu da Ebroko Harana institutuko instalazioetan. NaturOcio taldeak koordinatu ditu jarduerak. Diziplina arteko proiektua da, curriculuma, akonpainamendu emozionala eta naturarekiko eta izaki bizidunekiko harremana bateratzen dituena.

Lehen jolasaldian, Aniztasuneko 3. mailako eta PMAR 2. mailako ikasleek baratzean landatutako landare usaintsuak eta zuhaitz txikiak banatu dituzte. Gainera, poema komun bat osatu da, NaturOcioren txoko txikian irakurri eta gozatu dena.