angle-left Valle del Ebro BHI-Ko irakasle bat, espainiako irakasle hoberenerako izendatua

Pablo Ijalba, Valle del Ebro BHIko Geografia eta Historia Saileko irakaslea, 2019ko EDUCA ABANCA sarietan izendatua

2019/10/21

EDUCA ABANCA sariek irakaskuntzako praxi ona aitortzen dute, eta hezkuntzaren "Goya saritzat" jotzen dira. Ikasleek eta haien familiek aurkezten dituzten hautagaitzak jasotzeko epea amaitu ondoren, Espainia osotik zetozen 1.459 proposamenak aztertu ziren.

 

Zehazki, Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren kasuan 715 proposamen izan ziren. Erakundeaz kanpoko aditu batzorde batek hautaketa eta baremazio prozesu bat egin ondoren, horrek prozesuari objektibotasun handiagoa ematen baitio, 27 irakasle izendatu dituzte kategoria horretan, eta horien artean dago Pablo Ijalba, hain aitortza interesgarria eta positiboa lortzeko hautagai den Nafarroako irakasle bakarra.

 

Pablo Ijalba Logroñon jaio zen eta Haron bizi izan zen hainbat urtez; Salamancako Unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziatu zen. Nafarroan Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko oposizioak gainditu zituen 2010ean eta, ordutik, Tuterako Benjamin BHIn lan egin du, Marcillako Marqués de Villena BHIn, eta orain, duela zenbait ikasturtetik Tuterako Valle del Ebro BHIn, non, beste ekimen batzuez gain, I+ Batxilergoa bultzatu eta dinamizatu duen.

 

Ijalba bere praktika berritzaileengatik eta bere lanak gizartean duen eraginagatik nabarmentzen da; izan ere, I+ Batxilergoari esker, ikasleek beren buruarentzat eta hitzartutako erakundeentzat interesgarriak diren gaietan sakontzen dute. Erakunde horien artean daude Sofia Erregina Ospitalea, Errege Bardearen Komunitatea, Amimet, Alto de la Cruz Museoa, etab.

 

Datorren abenduaren 5ean kategoria bakoitzeko hamar finalisten zerrenda argitaratuko da, eta 2020ko urtarrilaren 10ean jakinaraziko dira lortutako puntuazioak eta, beraz, nor den 2019ko Espainiako Irakaskuntza Hoberenaren tituluaren irabazlea.