angle-left Valle del Ebro BHIko bi ikasle, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Fundazioak sarituak.

Las alumnas Erika Bienzobas y Lucía Alegre, del bachillerato I+ del instituto Valle del Ebro, han ganado el Premio Nacional al Ingeniero de Caminos, Canales y Puertos del futuro, para alumnado de 4º de la ESO y 1º y 2º de Bachillerato, en su 4ª edición.

2022/03/29

Hautagaitzak aztertzeko eratutako lan-taldeek egindako bileren ondoren, deialdi honetako Epaimahaiaren Osoko Bilkurak erabaki du 2021eko Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariari Sari Nazionala ematea, bi ikasle horiek egindako "Mapeo de Accesibilidad de Tudela" proiektuari.
Lana Valle del Ebro BHIko Ikerketa Batxilergoko programaren barruan egin da, AMIMETekin (Nafarroako Erriberako ezgaitasuna duten pertsonen elkartea) lankidetzan.
Proiektu horrek Tuterako kale-izendegiaren zati baten irisgarritasuna aztertzen du, hobetu daitezkeen alderdiak ez ezik, diseinu egokiagatik guztiz eskuragarriak direnak ere agerian jarriz.
Horrela, proiektuak bultzada bat eman nahi dio hain beharrezkoak diren hobekuntza horiek gauzatzeari, bereziki mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei. Tuterako Udalak proiektuan interesa erakutsi du. Hain zuzen, Alejandro Toquero alkatea bi ikasleekin bildu zen joan den otsailean Valle del Ebro BHIra egin zuen bisitan.
Sari hori emateko ekitaldia 2022ko maiatzaren 12an izango da, ostegunean, Madrileko Teatro Realen. Erika Bienzobas eta Lucía Alegre ikasleak izango dira han, proiektuaren tutore Carlos Simónekin batera, saria jasotzeko. ZORIONAK!