Hezkuntza Departamentuak bigarren matrikulaldi bat ireki du pertsona helduek euskara ikas dezaten Zubiarten - Hezkuntza Departamentuak bigarren matrikulaldi bat ireki du pertsona helduek euskara ikas dezaten Zubiarten - Dpto
Izena emateko epea gaur hasiko da, eta irailaren 10ean amaitu
2026/08/28
Hezkuntza Departamentuak gaur irekiko du 2026-2027 ikasturtean Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan matrikula egiteko epea, pertsona helduek euskara ikas dezaten, eta irekita egongo da irailaren 10era arte.
Hezkuntza Departamentuak gaur irekiko du 2026-2027 ikasturtean Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan matrikula egiteko epea, pertsona helduek euskara ikas dezaten, eta irekita egongo da irailaren 10era arte.
Euskaltegi publikoak maila guztiak irakasten ditu. A1, A1+, A2, B1, B2, C1.1 eta EGA-C1.2. Azken hori C1 edo EGA azterketa prestatzeko da.
Aurrez aurreko eta autoikaskuntzako hainbat ikastaro eskaintzen dira goizez, arratsaldez eta gauez, eta lan-txanden arabera ikasteko aukera dago.
Ikasturte honetan, berrikuntza modura, senior taldeak eskainiko dira, euskara erritmo lasaiagoan ikasteko. Mintza-taldeak ditu B2 eta C1 taldeetan. Halaber, kanpo-ikastaroak ere eskaintzen dira Zizur Nagusian, Antsoainen, Sarrigurenen, Arrotxapean, Azpilgañan eta Txantrean.
Euskaltegiak online modalitateko taldeak ere baditu, eta horietan asteko bi saio eskaintzen ditu, maila guztietan. Horrela, euskara ikas daiteke etxetik, euskaltegira joan behar gabe.
Unibertsitatez kanpoko irakasleek ikastaro horiek egin ditzakete doan eskola-ordutegitik kanpo; izan ere, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren Irakasleen Prestakuntza Planean dago.
Matrikula
Matrikula, ahal dela, online egingo da.
Informazio gehiago eskuratzeko, eskaintza osoa kontsulta daiteke euskaltegiaren webgunean: https://euskaltegi.web.educacion.navarra.es/