Hezkuntza Departamentuak helduei euskara irakasteko matrikulazio aldi berri bat ireki du Zubiarten - Hezkuntza Departamentuak helduei euskara irakasteko matrikulazio aldi berri bat ireki du Zubiarten - Dpto
2026ko urtarrilaren 16tik 25era bitartean egingo da, online edo aurrez aurre, posta bidez edo telefono bidez
2025/12/26
Matrikularen informazio kartela
EUSKARA PUBLIKOAN
Uharteko Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2025-2026 ikasturterako helduentzat antolatutako euskara-ikastaroetan izena emateko epe berria urtarrilaren 16tik 25era izanen da. Izen-ematea, online edo aurrez-aurre (posta edo telefono bidez) egin ahal izango da.
Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu.
Plazen eskaintza mugatua da, ikasturtean zehar martxan diren taldeetan sortu diren hutsuneak betetzeko ireki baita epe berri hau. Horretaz gain, A1-hasierako bi talde berri ere izango dira, bata goizez eta bestea arratsaldez.
Ikastaro presentzialak goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan dira. Txandaka joateko aukera dute ikasleek. Ikas-prozesua auto-ikaskuntzan egiteko modalitatea ere badago maila guztietan. Halaber, mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 eta C1 mailetan. Hainbat kanpo-talde ere baditu.
Aurrez aurreko ikastaroez gain, online taldeak ere eskaintzen ditu euskaltegiak. Autoikaskuntza modalitateak astero mintza saioa du aurrez aurre.
Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.
Informazio osoa Euskaltegiaren web orrian. Izen-ematea online eginen da. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da edo euszubia@educacion.navarra.es postara idatzi.