angle-left Hezkuntzak Sesmako ikastetxe berria egiteko proiektua esleitu du

Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako 11 unitate hartzeko gaitasuna izanen du

2021/08/04

Hezkuntza Departamentuak proposatu du Themolino Proyectos, S.L.P. enpresari esleitzea Sesmako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berriko obren exekuzio proiektua eta zuzendaritza. 114.950 euroko aurrekontua du, BEZa barne, horietatik 73.479,77 euro proiektuaren erredakzioari dagozkio eta gainerakoa, 41.470,23 euro, obren zuzendaritza fakultatiboari.

Haur eta Lehen Hezkuntzako 11 unitateentzako gaitasuna izango duen ikastetxe berriaren proiektua, 2021eko bigarrengo seihilekoan idatziko da eta 2022an eraikiko da herriko kirol instalazioetatik gertu. Egungo Virgen de las Nievas ikastetxea 2022an kokaleku berrira mugituko da eta hala egungo eraikinean dituen espazio arazoei irtenbidea emango zaio. Ikastetxe berriaren proiektua idazteko epea 45 egunekoa izango da eta hala Hezkuntza Departamentuak obrak urte amaitu aurretik lizitzatzea espero du.

Hezkuntza Departamentuak eta Sesmako Udalak pasa den apirilaren 26an sinatu zuten ikastetxe berria eraikitzeko elkarlanerako hitzarmena. Sesmako udaletxeak Hezkuntza Departamentuaren esku jarri zuen 2.630 metro karratuko lursaila. Lanek 3.557.573,54 euroko aurrekontua izanen dute.