Atzealdea

Hezkuntzak Ribaforadako institutu berriaren lanak esleitu ditu

Azpiegituretarako Zerbitzuak gaur zabaldu ditu proposamen ekonomikoen gutunazalak eta OCISA enpresak egindako proposamena aukeratu da datozen egunotan hasiko diren lanak

04/07/2019

imagen

IESO Ribaforadaren proiektua

 

 

 

Hezkuntza Azpiegitura Zerbitzuak izendatutako kontratazio mahaiak Ribaforadako DBHI eraikineko obrak egiteko kontratazioa esleitzeko C gutunazalak (irizpide kuantitatiboak) zabaldu ditu eta Obras de Construcción e Instalaciones S.A (OCISA) enpresak 3.687.909,92 euroko eskaintza aurkeztu du lanak 11 hilabeteetan egiteko. Orain beharrezko dokumentazioa helaraziko du, oinarriek zehazten duten moduan, kontratua esleitu ahal izateko.