Hezkuntzak Ribaforadako El Cierzo DBHI handitzeko obrak esleitu ditu - Hezkuntzak Ribaforadako El Cierzo DBHI handitzeko obrak esleitu ditu - Dpto
Espazio berriei esker, Instalazio Elektriko eta Automatikoen Erdi Mailako Lanbide Heziketako zikloa ezarri ahal izango da
2026/10/01
Hezkuntza Departamentuak ERKI Construcción Sostenible SM enpresari esleitu dizkio Ribaforadako El Cierzo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko obrak. Ikastetxea handitzeak Instalazio Elektriko eta Automatikoen Erdi Mailako Lanbide Heziketako zikloa ezartzea ahalbidetuko du, 2024-2025 ikasturtean ikastetxean ezarritako Elektrizitate eta Elektronikako Oinarrizko Graduari jarraipena emango dion zikloa. Esleitutako obrak urtea amaitu baino lehen hastea eta bederatzi hilabetez luzatzea aurreikusten da, 1.347.962,12 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)