angle-left Hezkuntza Departamentuak enplegurako prestakuntza esleitu du lehen aldiz, eta baimendutako LHko zazpi ikastetxek garatuko dute

13 programa emango dira, ia 6.000 orduko lan-prestakuntzarekin eta guztira 747.270 euroko esleipenarekin

2021/12/31

Hezkuntza Departamentuak ebatzi du profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako hainbat prestakuntza-ekintza diruz laguntzeko deialdia. Foru Exekutiboak baimendutako LHko zazpi ikastetxek norgehiagoka-prozesu batean parte hartu ondoren egingo dira lehen aldiz ekintza horiek. Enplegurako prestakuntza hori, Hezkuntza Departamentuko LHko zuzendaritza nagusiak irizpide akademikoen arabera abiarazitakoa, batez ere Nafarroako Foru Komunitateko langabeei zuzenduta dago.