angle-left Hezkuntzak eskola-garraioaren zerbitzua eskainiko die Batxilergoko, Oinarrizko LHko eta Erdi Mailako LHko 1.870 ikasleri

Gimeno kontseilariak eskola bide berrien lizitazioa aurkeztu du zeinak zerbitzua emango dien DBHko institutuen gehiengoari

2021/04/28

Gimeno kontseilaria, Eneko Ardaiz Hezkuntza Departamentuko Azpiegitura Zerbitzuko zuzendariarekin.

Hezkuntza Departamentuak eskola-garraioaren zerbitzua handitu du 2021-2022 ikasturterako: Batxilergoko, Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako 1.870 ikasleri eskainiko zaio. Horrela, Oinarrizko LHko ikasleek lehen aldiz izango dute zerbitzu hori, LOMLOEn ezarritakoari jarraituz, eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako 18 urtetik beherako ikasleentzako antolatutako ibilbideetan plazak gordeko dira. 

Gainera, ibilbide berrien lizitazioak zerbitzua emango die Bigarren Hezkuntzako Institutu gehienetako ikasleei.

Gimeno kontseilariak adierazi duenez, “hedapen esanguratsua suposatzen du bermatutako garraioa duten ikasleen kopuruari dagokionez eta hedapen esanguratsua garraiorako eskubidea bermatuta ikusten duten ikasketetan eta etapetan edo, bere kasuan, Batxilergoko, Erdi Mailako LH-ko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 18 urtetik beherako ikasleen zentroetara joateko antolatuta dauden plazen erreserban”.

Derrigorrezkoaren ondoko zikloak

Lehenengo aldiz, Hezkuntza Departamentuak bermatzen du Batxilergoko eta Erdi Mailako LH-ko 18 urtetik beherako derrigorrezkoaren ondoko zikloetako ikasleek eskola garraioarekin kontatuko duela bere ikastetxetaraino garraiorako eskubidea duten ikasleentzat antolatutako ibilbidetan, antolatutako ibilbidetako autobusetan plaza hutsak okupatzearen bitartez. Zehazki, 1.512 dira bermatzen diren plazak ikasle hauen (16 eta 18 urtera bitartekoak) erabilera lehenetsirako. Hori posible izango da ibilbidetan edukiera handiagoko autobusak ezartzeagatik eta horien kopurua hedatzeagatik.

Batxilergoko eta Erdi Mailako LH-ko ikasleen (16 eta 18 urte artekoak) erabilera lehenetsirako bermatutako 1.512 plaza hauek, eskubide hori duten OLH-ko ikasleentzako 10.130 plazei eransten zaizkie, guztira 11.642 plaza izanik.

Horien onuradunak izateko, ikasten egon beharko dira derrigorrezko oinarrizko heziketarako adskribatutako zonifikazio zentroetan edo hurbileko zentroetan LH-ren kasuan eta DBH-kin partekatutako ordutegiak mantentzen dituztenean.

Gainera, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek halaber lehenengo aldiz gozatu ahal izango dute bere zentroetara joateko garraioaren eskubidea, OLH oinarrizko heziketa bezala kontsideratzen delako LOMLOE-an xedatuaren arabera. Zentro publikoetan matrikulatutako OLH-ko 745 ikasleren batez besteko kopurua kontuan hartuta, gutxi gorabehera 358ek eskola garraioarekin kontatuko dute antolatutako ibilbidetan, beste 288ek banakako laguntzak jasoko dituzten bitartean (gainerako 99ak ikastetxearen udalerriko ikasleak dira).

12 ibilbide DBH-rako

Era berean, Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu gehienetako ikasleek datorren ikasturtean zerbitzu honekin kontatu ahal izango dute zeren mantendu edo hedatu egiten dira Azagra, Mendabia, Doneztebe, Larraintzar, Berriozar, Castejón, Cortes, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillas, Atarrabia, Iruña, Cintruénigo eta Viana udalerrietatik existitzen diren 12 ibilbide, hiru autobus berrirekin kontatuz Noain, Agoitz eta Zarrakaztelu udalerrietatik Batxilergoko bere erreferentziazko zentroetara.

Eskola garraioaren erregulazioa 102/2017 Foru Aginduaren arabera egiten da, zeinek ikasle onuraduntzat jotzen dituen soilik: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko Ikasketak. Aitzitik, ez du barne hartzen derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza eskoletara joateko garraioarekin kontatzeko eskubidea, etxetik zentrorainoko distantzia lerro zuzenean 3 kilometrora iristen ez bada edo etxea eta ikastetxea udalerri berdinean badaude.

Sortutako beharrei erantzuteko Hezkuntzak aurtengo urtarrila-otsailean kontsulta prozesu bat garatu du zeinetan jasotako proposamen ugariak ibilbideen mapa berriaren diseinuan barne hartu diren.

Eskola garraioaren lizitazioak, araudian babestutako zirkunstantzia bereziei arreta emateko funtsa publikoen erabilerari dagokionez, eraginkortasun eta efizientzia irizpideak konbinatzen ditu. Beraz, ibilbideen mapak salbuespenak kontenplatzen ditu, “horietako gehienak errespetatu egingo dira Nafarroako eskola garraioaren analisi sakon bat egitea amaitu bitartean”, esan du Gimeno kontseilariak.

Hezkuntza Kontseilariak azpimarratu egin du lizitazio honek Legealdiaren Hitzarmen Programatikoan ezarritako helburuaren lorpenean suposatzen duen aurrerapauso garrantzitsua, zein gainera LH-ko erdi mailako zikloetara hedatu den, baina onartu du “oraindik badagoela lana Batxilergoko eta Erdi Mailako LH-ko zikloetako ikasle guztien eskola garraiorako eskubidea onartzera heltzeko, horiek garraiatuz edo banaka lagunduz”. Eta erantsi du, “horretarako beharrezkoa izango dela eskola garraioa arautzen duen Foru Agindua aldatzea eta helburu hau bere osotasunean lortzeko aurrekontu partidetan behar adinako kontsignaziorekin kontatzea, ohiko ibilbidetan barne hartu ezinezko ikasleentzat banakako laguntzak txertatuz”.

Hala ere, Hezkuntzak iragarri du “arautu egingo dela ibilbideren bat zeinetan eskubidea duten ikasleak taxi batean sartzen diren edo autobus bat behar ez den edota indarrean dagoen foru arauaren eskakizunak betetzen ez diren”.

2021-2022 ikasturterako eskola garraiorako ibilbideen lizitazioaren kostua 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan 12 milioi euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da.

 

PRENTSAURREKOAREN BIDEO OSOA