angle-left Hezkuntzak iragarri du doan izango dela Haur Hezkuntzako lehen zikloa (0-3) Nafarroako haur eskolen sare publikoan, familia guztientzat, 2024-2025 ikasturtetik aurrera

Gimeno kontseilariak nabarmendu duenez, “helburu estrategiko bat bete da erabat hezitzailea den etapa baterako, eta unibertsalizazio demokratikorako bidean aurrera egiten jarraitzen du”

2024/01/08

Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak gaur iragarri duenez, 2024-2025 ikasturtean 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloa doakoa izango da Nafarroako haur-eskoletan izena emandako seme-alabak dituzten familia guztientzat, bai Foru Gobernuak zuzenean kudeatzen dituzten eskoletan, bai Foru Gobernuarekin hitzarmenak dituzten Foru Komunitateko toki-erakundeen mendeko haur-eskoletan ere.

Neurri honek, Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN-PSOE), Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa alderdiek izenpetutako 2023-2027 Nafarroako Gobernu Aurrerakoi eta Plural baterako Akordio Programatikoan datorren 0-3 adin tartearen etapa honetan erabateko doakotasunaren helburu estrategikoa lortzea suposatzen du.

Gimeno kontseilariak, hezkuntzako zuzendari nagusi Gil Sevillano lagun, gaur goizeko prentsaurrekoan azaldu duenez, haur eskola publikoen sarearen doakotasuna orain arte inskripzio kuotak ordaindu behar zituzten errentarik goreneko lau tarteetara hedatzeak 3,8 milioi euro inguruko kostu bat izango du, hala gutxienez 3.300 familia berri izanik onuradun. Gainerako sei errenta tarteak jadanik doakotasunaren eraginpean zeuden.

2021-2022 ikasturtetik

2019-2023 Bizikidetza, Berdinzaletasuna, Berrikuntza eta Aurrerakoitasuna xede zituen Legegintzaldi baterako Programa Akordioaren baitan, zerotik hiru urtera arteko neska-mutikoen haur eskoletako eskolaratzea hedatzeko konpromisoa jadanik agerian zegoen. Hezkuntza Departamentuak 0-3 zikloaren unibertsalizaio lanean aurrera egitea erabaki zuen, Nafarroan Haur Hezkuntzarako sarbiderik gabeko familiarik urrakorrenek aukera bat izan zezaten, baldintza hobeagoen eskutik.

Ondorioz, 2021-2022 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloan tarifen pixkanakako murrizte bati ekin zitzaion, eskolatze tarifetan deskontuak aplikatuz, betiere errenta per capitaren tarteak kontuan hartuta, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetako familiei, finantzaketa hori Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmenak eginez gauzatzea lortuz. Beherapen honek tarifen % 75 eta % 7,58 arteko murrizketak ahalbidetu zituen, errenta baxuenetan beherapen handienak aplikatuz.

Jadanik 2022-2023 ikasturtean, Departamentuak doakotasuna aplikatu zuen 0-3 zikloan, urteko errenta per capita 6.650 euroren azpitik zuten familia orokorrentzat edota bestela 9.300 euroren azpitik zuten gurasobakarreko familia edo egoera zuten haientzat, errenta per capita altuagoak zituzten familien tarifetan 10 euroko murrizketa lineal bat finkatuz.

Tarifen murrizketa metatua (15 euroko jaitsiera lineal bat 2021-2022 ikasturtean eta 10ekoa 2022-2023 ikasturtean) % 41,67 eta % 12,63 arteko tartean ibili zen familia orokorrentzat, tarte hori % 26,60 eta % 13,97 artekoa izanik gurasobakarren kasuan.

Jarduera-ildo honetan, 2023ko otsailean, Hezkuntzako kontseilariak aurrerapen berri bat iragarri zuen Nafarroako haur eskola publikoen doakotasun prozesuan. Kasu honetan, kontseilariak jakitera eman zuen Nafarroako haur eskola publikoen sareko eskolatzea doakoa izango zela 2023-2024 ikasturtetik aurrera familia orokorrentzat, betiere horien urteko errenta per capita 9.300 euroren azpitik zegoenean. Era berean, Departamentuak doakotasuna aplikatuko zuen 0-3 urte tarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloan familia gurasobakar edo gurasobakar egoeran dauden guztientzat, 10 euroko murrizketa lineal berri bat aplikatuz arestian adieraziekiko errenta per capita altuagoak zituzten familien tarifetan; haiek, eskolatze-tarifen beherapen berri honekin, % 33,65 eta % 17,68 arteko murrizketak metatu zituzten.

0-3, erabateko etapa hezitzailea

Familia guztientzako doakotasuna Hezkuntza Departamentuarentzat beste jarduera bat gehiago da, 0-3 zikloaren erabateko etapa hezitzaile baten eraldaketa osoari dagokionez, zein LOMLOE Hezkuntzako lege organikotik eratorritako araudiaren filosofiarekin eta xedapenekin bat datorren.

Hezkuntza Departamentuak, Gobernu Irekiaren atarian ekarpenen harrera egiteko jada argitaratutako onarpen foru aginduaren proiektu bat elaboratu du, zeinetan 0-3 zikloari dagokion onarpena parekatzen den Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen ikasturtea egiteko 3 urteko ikasleak eskolatze aldera jada araututa dagoen harrera prozesuarekin. Ekimenak datara arte xedatutako puntuaketa irizpideen aldaketa bat dakar; besteak beste lehenetsiko diren alderdien artean daude, ikastetxean neba-arrebak izatea, etxebizitzatik edo lanpostutik hurbil egotea, familia unitatearen errenta per capita nahiz desgaitasunen bat duen ikasleria. Aldaketa honekin, LOMLOE-an xedatutako jarraibideen prozedurari egokitzea lortzen da.

Baterako lanaren prozesu honetan, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (FNMC) Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Batzordearen eraketa berritu dute, bere oinarrizko xedea izanik Foru Komunitateko haurren ikastetxetarako kudeaketa eredu bateratu bat ahalbidetzea.

Azken hiru ikasturtetan bikoiztu egin da Nafarroako Gobernutik udal eskolen kudeaketa finantzatzeko esleitutako kopurua, 2021-2022 ikasturteko 11.3 milioi euroetatik 2023-2024 ikasturterako esleitutako 22,6 milioi eurora pasatuz. Eta azken ikasturteetan toki entitateek eginiko ekarpenaren portzentajea % 24koa izan da 2023-2024 ikasturtean % 18ra jaitsi den bitartean.

Hezkuntza Departamentuak 2024 ekitaldirako aurkeztutako aurrekontu aurre-proiektuan 26,5 milioi euroko proposamena dela medio, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako haur hezkuntzako lehen ziklorako abian jarritako hobekuntza estrategia finkatu egin da.

Era berean, Nafarroako Gobernuak, joan den abenduaren 27an ospatutako bere bilkuran, Hezkuntza Departamentuak Iruñan, Burlatan eta Corellan kudeatzen dituen zazpi haur-eskolen egokitzapen prozesua amaitu zela jakin zuen, guztira 625 eskola postutarako edukiera izanik, jaiotzen direnetik sei urterainoko neska-mutikoak artatzen dituen eta nortasun propioa duen heziketa etapa modura Haur Hezkuntzaren finkapenetik eratorri diren baldintzen harira. Hezkuntza Departamentuko zazpi haur-eskola zeinek, pilotaje modura, hezkuntza orientabideko profesionalekin kontatzen duten hezkuntzaren arloan inklusioa, partaidetza eta bizikidetza beharrei dagokien ikasleen arreta pertsonalizatua, ikaskuntzarako zailtasunen prebentzioa eta errefortzu nahiz malgutasun mekanismoak, aukera metodologikoak hala nola bestelako neurriak praktikara eramatea berma dadin.

Azpiegitura hauen egokitzapenerako jarduketek, 1.192.855 eurotik gorako inbertsioaren zenbateko bat suposatu dute guztira. Departamentuak, horrez gainera, joan den irailean, Burlata udal-barrutian, Erripagañako haur-eskola berriari buruzko eraikuntza-proiektua idazteko esleipena egin zuen. Eta hezkuntzako azpiegitura berri honen kostua 5.560.200 eurora iritsiko dela kalkulatzen da.

Hezkuntza Departamentuak elkarlanean jarraitzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (FNMC) eta Nafarroako toki erakundeekin, 0-3 tarterako eskola postu berriak sortzeko konpromisoan, Haur Hezkuntzako lehen zikloa orokortzeko bidearen baitan. MRR funtsekin finantzatuta, 0-3 tarterako guztira 1.173 plaza berri sortzea dute xede. Zifra honek barne hartuko ditu, jadanik sortu direnez haratago, Nafarroako udal ezberdinek sustatutako plaza berriak, zeinek jadanik haur-eskolak ireki edo handitzeko eta Departamentuaren aldetik martxan diren beste jarduketen eskutik plazak gehitzeko asmoekiko interesa agerian jarri duten.

Rueda de prensa completa