Hezkuntzak 27.900 euro banatuko ditu ikasketxeetan ikerketa proiektuak bultzatzeko - Hezkuntzak 27.900 euro banatuko ditu ikasketxeetan ikerketa proiektuak bultzatzeko - Dpto
Bost ikerketa finantzatuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean
2018/10/19
Deialdi honek bi helburu ditu. Alde batetik, zientzia-ikerketaren arloko ezagutza ikastetxeetara zabaltzea (enpresa arloan gero eta sarriago aplikatzen ari den ezagutzaren transferentzia deritzona), eta bestetik, Hezkuntza Departamentuari Nafarroan esparru pedagogikoaz harantzago dauden interes estrategikoko zeharkako gaiei buruzko datu zientifiko espezifikoak jasotzeko aukera eskaintzea.
Ekintza hau Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako unibertsitate presentzialetako Errektoreek eta UNEDi atxikitako zentroetako zuzendariek martxoan sinatu zuten Ikerketa-Jarduerak egiteko Hitzarmenean jasotakoari jarraiki gauzatuko da.
Hitzarmenak jarduera hori errazten die ikertzaileei, funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetarako sarbidea bermatuz, eta ikastetxe horietan ezagutza transmititzeko jardunaldiak egitera ere behartzen ditu, Administrazioari zientzia arloko aurkikuntzak eremu akademikotik harantzago zabaltzeko beharra ezarriz.
Diruz lagundutako ikerketek era askotako helburuak dituzte; hala nola, haurrek atzerriko hizkuntzetan idatzitako sormen-lanetan ereduak eta zuzenketak erabiltzea, eskola munduan ikerketa sartzea (bereziki nesken artean, STEM adarrei dagokienez), haurtzaroan elikagaiak hautatzea eta haurren obesitatea eta gehiegizko pisua prebenitzea, edota hezkuntza inklusiboa eta gaixotasun arraroak dituzten ikasleen aurkako eskola-jazarpenaren prebentzioa.
Deialdiak 16 proiektu-eskaera jaso ditu, eta datu honek oso-osorik egiaztatzen du Nafarroako unibertsitateek garrantzizko eta gaurkotasunezko gaiei ekiteko duten potentzialtasuna. Ekimena Hezkuntza Departamentuak zientzia zabaltzeko abiarazi dituen #IkerketabIrIbIla #investigacióncircular #circulaReseach bezalako ekintza-esparruaren barruan garatu da.