angle-left Hezkuntzak 420.000 euro emango ditu egoera sozioekonomiko ahuleko ikasleei arreta emateko

Laguntzak jantokirako, eskola materialerako, prestakuntza jardueretarako eta jarduera osagarrietarako izango dira

2020/11/09

Hezkuntza Departamentuak 420.000 euro eskainiko ditu curriculum egokituko programak emateko baimena duten ikastetxe itunduei eta entitateei egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleentzat baliabide ekonomikoak esleitzeko. Laguntzak jantokirako, eskola materialerako, prestakuntza jardueretarako eta jarduera osagarrietarako izango dira.

Diru-laguntzen deialdiak, gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, helburu du hezkuntza sistemaren lana indartzea desorekarik izan ez dadin faktore sozial, ekonomiko, kultural, geografiko, etniko eta bestelakoengatik Haur eta Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zein Oinarrizko Lanbide Heziketan.

Epea eta zenbatekoa

Behar ekonomikoak dituzten ikasleak eskolaratzen laguntzen duten ikastetxe itunduek edo curriculum egokituko programak ematen dituzten erakundeek azaroaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Horiek ikastetxeak berak aurkeztuko ditu, Hezkuntzaren Erregistro Orokorraren edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

420.000 euro horietatik 300.000 jantoki-zerbitzua diruz laguntzeko erabiliko dira; zehazki, 400 euro ordainduko dira gehienez ikasle bakoitzeko. Gainera, 110.000 euro egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleen ekipamendu pertsonalerako izango dira; 150 euroko aurrekontua izango du ikasle bakoitzak ekipamendu pertsonala ordaintzeko eta laneko eskola-irteeretan eta beste jarduera osagarri batzuetan parte hartzeko. Azkenik, 10.000 euro gordetzen dira balizko alegazioei edo erreklamazioei erantzuteko.

Ordainketa ebazpenak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira.