angle-left Hezkuntzak ikastetxeetan euskarazko kultur jarduerak antolatzeko laguntzen deialdia egin du

Departamentuak 30.000 euro bideratuko ditu antzerki, kantu, musika edo poesiako ikuskizun edo lehiaketen antolaketa finantzatzeko

2023/10/31

Hezkuntza Departamentuak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan euskarazko kultura jarduerak eskola-ordutegitik kanpo finantzatzeko laguntzen deialdia argitaratu du NAOn. Guztira, 30.000 euro erabiliko dira antzerki, kantu, musika edo poesiako ikuskizunen, lehiaketen eta abarren antolaketa finantzatzeko.

Deialdi horretara guraso elkarteak, federazioak eta/edo elkarteak biltzen ahalko dira. Deialdiaren helburua da euskararen erabilera sustatzea eta ikasle euskaldunak motibatzea, euskarazko kultura-ekoizpenean inplikatuz. Diruz lagundutako jarduerek herritarrei irekitako ikuskizun bat izango dute, ikastetxean bertan egingo dena. Ez dira diruz lagunduko euskara hutsez egiten ez diren jarduerak edo eskolako oporraldietan egiten direnak.

Dirulaguntza jaso nahi duten entitateek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskabidea, edo, bestela, aurrez aurre, gaitutako edozein erregistrotan, hilabeteko epean, deialdi hau NAOn argitaratu eta biharamunetik aurrera.