angle-left Hezkuntzak irakaskuntza praktiketako Bikaintasunaren II. sariketarako deialdia egin du

Curriculumaren baitako praktiketan parte hartzen duten ikastetxeen eta irakasleen lanari aitortza egitea da sari hauen helburua

2019/05/30

 

Hezkuntzako Unibertsitate eta Hezkuntza baliabideetako zuzendaritza orokorrakPraktiketako Bikaintasunaren sarien II. ediziorako deialdia egin du, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle graduko zein Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa edota Hizkuntza irakasleen Unibertsitate masterreko praktiketan parte hartzen dutenentzako.

Nekane Oroz, jarduneko Hezkuntzako Unibertsitate eta Hezkuntza balaibideetako zuzendari orokorrak azaldu duenez, ekimen honek "hezkuntzako edozein mailatan praktiketako ikasleak hartzen dituzte irakasle zein ikastetxeen baliozko lan garrantzitsua aintzatetsi nahi du batetik, eta bestetik praktiketako ikasleek sarietara izendatutako pertsonen bikaintasuna ikusaraztea du helburu". 

Sariak hiru kategoriatan banatuko dira: Haur Hezkuntzako Gradua; Lehen Hezkuntzako Gradua; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterra edo baliokidea. Kategoria bakoitzean lau sari banatuko dira, bata ikasleak hartzen dituen harrera ikastetxeari eta hiru irakasleak hartzen dituzten ikasleei. 

Ikastetxe irabazleak 2.000 euro jasoko ditu, irakasleen bikaintasuneko lehen sariak 1.000 euro eta 500 euroko bi akzesit banatuko dira. Gainera, irakasleen bikaintasunaren balorazioa egiten duten ikasleen artean tableta baten zozketan parte hartuko dute. Hezkuntza Departamentuak guztira 12.600 euro bideratuko ditu sari hauetara. 

Deialdia Hezkuntza Departamentuak finantzatuko du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta UHUNeko Iruñeko kanpuseko laguntza du.