angle-left Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua eskuratzeko froga libreen deialdia argitaratu du Hezkuntzak astelehena

Lehendabiziko deialdian parte hartzeko izena emateko epea urtarrilaren 8an zabalduko da eta maiatzaren 6an bigarren deialdirako, azterketak otsailaren 4an eta ekainaren 5ean izanen dira

2018/12/12

 

 

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu du 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko froga libreen deialdia. Azterketak bi deialdi izango ditu; lehendabizikoa otsailaren 4an gauzatuko da eta bigarrena ekainaren 5ean. Aurreneko deialdirako izen-ematea urtarrilaren 8tik 18ra bitartean izanen da eta, maiatzaren 6tik 17ra bigarrengoa.

Azterketa egin nahi dutenek Iruñeko “Felix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuko (NHBHI) idazkaritzan eman dezakete izena, baita Hezkuntza Departamentuan zein deialdiaren oinarrietan jasotako gainontzeko lekuetan ere.

Azterketa

18 urtetik gorako pertsonek modu zuzenean eskuratu ahal izango dute DBHko titulua ezarritako frogak gainditu ostean. Frogek hiru zati izanen dituzte: komunikazioa, zientzia eta teknologia eta gizarte gaiak. Azterketa egun bakarrean eginen da, goiz eta arratsaldez.

Frogak goizeko 10:00etan hasiko dira zientzia eta teknologia zein gizarte gaietako ariketekin; arratsaldean, 16:00etatik aitzinera, komunikazio arloko atala burutuko da. Azterketen emaitzak argitaratzeko eguna azterketa egunean bertan jakinaraziko du Tribunalak.