Hezkuntzak diru-laguntzen deialdia zabaldu du tokiko entitateen 0tik 3 urterako eskoletan obrak egiteko - Hezkuntzak diru-laguntzen deialdia zabaldu du tokiko entitateen 0tik 3 urterako eskoletan obrak egiteko - Dpto

angle-left Hezkuntzak diru-laguntzen deialdia zabaldu du tokiko entitateen 0tik 3 urterako eskoletan obrak egiteko

Gehienez inbertsioaren kostuaren %65 lagunduko da diruz, eta %95a Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoari lotuta dauden toki entitateen kasuan

2019/05/21

 

 
 

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendaritza orokorrak 0tik 3 urtera bitarteko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan lanak egiteko tokiko entitateei zuzendutako diru-laguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn. 2017an berreskuratutako diru-laguntzek 250.000 euroko aurrekontua izanen dute guztira eta eskaerak ekainaren 10a bitartean aurkeztu daitezke. 

Diru-laguntzak ikastetxe berriak eraiki, handitzeko obrak, berritze lanak, esaterako, irisgarritasuna edo efizientzia energetikoa hobetzeko lanak edota espazioak komunikatzeko nahiz patioetan pergolak edo eguzkitik eta euritik babesteko estalpeak eraikitzeko lanetara bideratuko dira. Lanei 2019ko irailaren lehena aurretik ekin beharko zaie eta azaroa hasierarako amaitu beharko dira.

0tik 3 urtera bitarteko Toki Entitate, Kontzeju edo Udalek beraien eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Hezkuntza Departamentuan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan edo modu elektronikoan. Eskaerarekin batera proiektu teknikoa, memoria baloratua edo diru-laguntza eskatzeko zioa azaltzen duen aurrekontua partidaka xehatua aurkeztu beharko da.

Kopuruak

Diru-laguntzaren kopurua lanen araberakoa izanen da: ikastetxe berriak eraikitzeko gehienez 100.000 euro emango dira gehienez; 75.000 euro handitze lanetarako eta 50.000 gainontzeko lanentzako. Ikastetxe bakoitzeko kopuruak ez du gaindituko inbertsioaren kostuaren %65a, eta Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoari lotuta dauden tokiko entitateen kasuan %95a.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, zure nabigazio azturak aztertuz informazioa hobeki eman ahal diezazugun. Nabigatzailean cookieak blokeatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu onartzen duzula cookieak erabiltzea. Argibide gehiago.