Hezkuntza Departamentuak oposizio-lehiaketa deitu du, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 122 plazarekin - Hezkuntza Departamentuak oposizio-lehiaketa deitu du, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 122 plazarekin - Dpto
Interesatuek urtarrilaren 11ra bitarte eman ahal izango dute izena
2020/12/22
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak oposizio-lehiaketa deitu du Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 122 lanpostu betetzeko. Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu diren deialdiaren oinarrien arabera, interesdunek urtarrilaren 11 arteko epea dute hurrengo udan eginen diren probetan izena emateko.
Eskainitako 122 plazetatik 106 gaztelaniaz daude eta 16 euskaraz. Horietatik zazpi ezgaitasun txandakoak dira. Espezialitateen arabera, honako hauetarako dei egingo da: 11 plaza sukalde eta pastelgintzan (1 ezgaitasunekoa); 5 lanpostu zurgintza eta altzarigintzan; 12 lanpostu ekipo termikoak eta jariakinenak instalatu eta mantentzekoak (1 ezgaitasunekoa); 11 lanpostu gaztelaniaz; 11 instalazio elektroteknikoak gaztelaniaz (1 ezgaitasunekoa) eta beste 5 euskaraz (1 ezgaitasunekoa) espezialitate berekoak; 11 Ibilgailuen mantentze-lanak gaztelaniaz
Lanpostu horiek eskuratu ahal izateko, interesdunek unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko edo maila baliokideko titulua izan beharko dute.
Gainera, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta LHn irakasteko gaitasuna ematen duen unibertsitate-masterra edo baliokidea izan beharko dute; edo, bestela, irakasle-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasleetako Diplomatua, Lehen Hezkuntzako Maisua, Pedagogiako eta Psikopedagogiako lizentziaduna edo baliokidea; edo, bestela, 2008-2009 ikasturtea amaitu baino lehen, DBH edo LH ikastetxe publikoetan 12 hilabetez eman izana. Euskarazko lanpostuetarako EGA ziurtagiria edo baliokidea beharko da.
Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez esleituko dira. Oposizioaldian programazio didaktiko bat aurkeztu eta bi proba egin beharko dira, baztergarriak. Lehenbiziko proba irakasgaiaren berariazko ezagutzak frogatzeko erabiliko da, eta proba praktiko bat eta gai baten idatzizko garapena izanen ditu. Bigarren proban programazio didaktiko bat aurkeztu eta defendatu eta unitate didaktiko bat prestatu eta erakutsiko da.
Lehiaketaldian, izangai bakoitzaren merezimenduak deialdian jasotako baremo baten arabera baloratuko dira, kontuan hartuz aurreko irakaskuntzan izandako esperientzia, prestakuntza akademiko eta iraunkorra eta beste merezimendu batzuk.
Interesdunek modu telematikoan eman beharko dute izena probetan, Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratutako fitxaren bidez. Halaber, 40 euro ordaindu beharko dituzte azterketa eskubideengatik.