angle-left Hezkuntzak ikasleak lan mundura gerturatzen dituen Labor-ESO progamaren edizio berriaren deialdia argitaratu du

DBH-ko 3. mailako ikasleek enpresetan egonaldiak egiteko aukera izango dute beraien etorkizuneko ikasketak edo lanbidea aukeratzerakoan prestaketa hobetuz

2021/08/10


Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du NAOn Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programen (IEHP) baitan aritzen diren ikasleek Labor-ESO programan parte hartzeko deialdia. Labor-ESOk ikasleek enpresetan bi asteko egonaldiak egiteko aukera ematen du. Ekimen honen bitartez ikasleek beraien etorkizuneko ikasketa zein arlo profesionalaren inguruan hobeto erabaki ahal izateko trebetasunak, ahalmenak eta interesak garatzen dituzte.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Nafarroako Autonomia Erkidegoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten eta funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeek. Horiek ikasleek formazio egonaldiak egin aurretik aurkeztu beharko dituzte eskaerak, Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuan.

Ikasleak enpresetan egonaldiak egin baino lehen, ikastetxe bakoitzak beharrezkoak diren ekintzak gauzatuko ditu eta familiei Labor-ESO programaren ezaugarriak azalduko dizkiete. Horretarako, ikastetxe bakoitzak koordinatzaile bat izanen du.

Pasa den urtean 70 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte ikasketak osatu eta lan merkatua gerturatzea helburu duen ekimenean; hala, ikasleek beren burua hobeki ezagutzeko eta beren trebetasunak zein gaitasunak hobeto ezagutuz zein ekintzailetza sustatuz.