angle-left Behar Bereziak dituzten ikasleentzako laguntzak zabalduko ditu aurki Hezkuntzak

Desgaitasuna duten ikasleei Aste Santuan edo udako eskola oporretan hezkuntza ekintzak egiteko aukera ematea du helburu deialdiak

2019/04/12

 

 

Hezkuntza Departamentuak hirugarren urtez jarraian desgaitasunen batekin lotuta hezkuntzako behar bereziak dituzten eskolako umeak (3 eta 21 urte artean) dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzen deialdia abian jarri du. Laguntza horiei zuzendutako zenbatekoa 30.000 eurotatik 50.000 eurotara igo da.

Hezkuntza zuzendari orokorrak, martxoaren 26ko 143/2019 Ebazpenaren bitartez, eskola oporren garaian, Astea Santuan edo udan, antolatutako hezkuntza ekintzetan parte hartzeak dituen gastuak hartuko ditu bere baitan diru-laguntzak, erakunde publikoek zein irabazi asmorik gabe entitate pribatuek antolatutako ekintzak izan daitezke.

Hezkuntza Departamentuak hezkuntza ekintzen parte hartzean ikasle guztien berdintasuna bermatu nahi du eta baita hala behar duten ikasleei, hezkuntza ekintza horietan parte hartzeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzea ere. Behin deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik hasita 20 egun naturaleko epea izango da, zehazki apirilaren 18tik maiatzaren 7a bitartean (biak barne) eskaerak egiteko. 

Deialdi honen inguruko informazio osoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datorren apirilaren 17an.