angle-left Hezkuntza Departamentuak 650.000 euroraino laukoiztu ditu baliabide eskaseko ikasleak ikastetxe publikoetan artatzeko laguntzak

Ikas-materialaren eraosketarako, Heziketa Fisikoko ekipamendurako eta ikasgelaz kanpoko jarduera akademikoetarako erabiliko dira

2018/09/04

Hezkuntza Departamentuak 650.600 euroraino laukoiztu ditu 2018-2019 ikasturtean egoera sozioekonomiko ahulean duaden ikasleak artatuko dituzten ikastetxe publikoetarako dirulaguntzak.

Laguntza hauen oinarriak gaur, astelehenez, irailak 3, eman ditu ezagutzera Nafarroako Aldizkari Ofizialak, eta ikas-materialaren erosketarako, Heziketa Fisikoko ekipamendurako nahiz txangoak eta kultura-irteerak gisako ikasgelaz kanpoko jarduera akademikoetarako erabiliko dira.

Honela, egoera sozioekonomikoa ikasle hauek ikasketa-prozesuan osotasunez parte hartu ahal izateko oztopoa ez izatea segurtatu nahi da. Nabarmendu behar da, baliabide eskaseko ikasle kopuru handia duten Nafarroako zenbait ikastetxetan, bertan behera utzi dituztela ordainketa edo joan-etorria tarteko dituzten hezkuntza-jarduerak, ikasle askok gastu horiei aurre egiteko modurik ez zutelako.

Aurreko ikasturteetan, deialdi honetarako aurrekontu-saila 150.600 eurokoa izan da, hots 13 euro ingurukoa ikasle bakoitzeko, onuradun-kopuruaren araberako zatiketa egin ondoren. Aurtengo ikasturterako onartu den igoeraren ondorioz, dirulaguntza 50 eta 60 euro bitartekoa izanen da ikasle bakoitzeko.

Deialdi honi, Curriculum Egokituko Programak eskaintzen dituzten ikastetxe hitzartuetarako antzeko beste deialdi bat gehitu behar zaio. Kasu honetan, guztizko zenbatekoa 413.000 eurokoa, hots, 50 eta 60 euro bitartekoa ikasle bakoitzeko.

Kontaktua: Hezkuntza Kabinetea