Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeetan trans ikasleei laguntza eta arreta emateko Protokolo berria amaitu du - Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeetan trans ikasleei laguntza eta arreta emateko Protokolo berria amaitu du - Dpto
Konpromisoa berritu egin da, ikastetxeak nortasun-aniztasunarekiko eta sexu-orientazioarekiko ingurune seguruak eta errespetuzkoak izatea bermatzeko
2026/06/25
Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeetan trans ikasleei laguntza eta arreta emateko Protokolo berria amaitu du. Tresna hori 2017ko markoaren berrikuspen sakon baten ondoren sortu da, eta Nafarroako hezkuntza-sistemaren konpromiso berritua da, ikastetxea nortasun-aniztasunarekiko eta sexu-orientazioarekiko ingurune segurua, babeslea eta errespetuzkoa izatea bermatzeko.
Dokumentuaren idazketa Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Atalak zuzen du, eta horrekin batera aritu dira lanean, halaber, Nafarroako Berdintasunaren Institutuko (INAI/NABI) LGTBI+ Berdintasun Zuzendariordetza eta Nafarroako LGTBI Kontseilua. Eguneratze horrek bilakaera sozial bati erantzuten dio, eta zorrozki lerrokatzen da lege-esparru sendo batekin; horren barruan sartzen dira LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako 8/2017 Foru-legea, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorraren inguruko 4/2023 Legea eta Haurtzaroari eta Nerabezaroari buruzko 2/2024 Legea, Erkidegoetako eta Estatuko beste araudi batzuen artean.
Protokoloan jarduera-sistema arautua eta eraginkorra ezartzen da, egoera bakar bat ere erantzunik gabe gera ez dadin. Komunikazioaren jatorriaren arabera —izan familiarena, hezkuntza-komunitateko edozein kiderena edo ikasleena, bereziki 16 urtetik gora— ikastetxeak jarduera-plan bat aktibatuko du, Bizikidetza Batzordeak eta zuzendaritza-taldeak koordinatuta, eta adingabearen konfidentzialtasuna eta interes Gorena bermatuko dira uneoro.
Protokolo berriaren neurri operatibo nabarmenen artean, EDUCA plataforman identifikazio-datuak eguneratzea eta dokumentazio ofiziala (zerrendak, buletinak, txartelak) aipa daitezke, hautatutako izena erabiliaz, baita edozein aldaketa erregistral egin aurretik ere. Era berean, instalazioetarako sarbidea bermatzen da (komunak, aldagelak…), sentitzen den sexuaren arabera, eta jantziak askatasunez aukeratzea, uniformeak barne, ikastetxeak hala eskatzen badu.
Gorputz-hezkuntzan, saioak egokitu egingo dira integrazioa ziurtatzeko, osasun-gomendio espezifikoak barne; esate baterako, jarduera fisikoan binderrak (kamiseta herstailea) erabiltzeari buruzko arreta, gainbegiratze egokia bermatuz, ikaslearen intimitatea erakutsi gabe.
Trans Protokolo berriaren arabera, prestakuntza espezifikoa beharko dute nahitaez irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek (AZL) eta familiek, eta prestakuntza hori sexologian adituak diren profesionalek eman beharko dute. Hain zuzen ere, Departamentuak proposatuko ditu. Azkenik, esku-hartze pedagogikoa arautzen da, Skolae eta Laguntza bezalako programetako hezkidetza-materialak ezarriz; era horretan, aniztasuna, talde-klasearen elementu aberasgarri moduan landuko da.
Hezkuntzaren trans Protokoloan, edozein jazarpen edo transfobia modu prebenitzea eta detektatzea azpimarratzen da bereziki. Tratu txarreko egoeren aurrean, ikastetxeak eskola-jazarpeneko protokolo espezifikoak aktibatu beharko ditu berehala.
Epe luzera eraginkorra izan dadin, dokumentuan ezartzen denez, hartutako neurri guztiak hiru hilean behin berrikusi beharko dira. Ebaluazio hori egiteko, elkarrizketak egingo zaizkie ikasleei, ebaluazio-saio akademikoak egingo dira, bizikidetzaren gaineko inkestak (sozioeskola) eta Kattalingune eta Transbide bezalako erakunde espezializatuen etengabeko aholkularitza jasoko da. Protokoloa ixteko, neurriak erabat eraginkorrak izan direla egiaztatuko da, era horretan, babes iraunkorra bermatzeko.
Protokolo berria dokumentu administratiboa ez ezik, ibilbide-orri bat ere bada, adostasunak eraikitzeko, giza eskubideak babesteko eta herritartasun inklusiboa sustatzeko Foru Komunitatean funts publikoekin sostengatutako ikastetxe guztietan.