angle-left Hezkuntzak 2 milioi euro bideratuko ditu ikastetxe publikoetan lanak egiteko, aurreko urtearekin alderatuta kopuru bikoitza

Udaletxeek eta kontzejuek, zein toki entitateek larunbat honetatik, otsailak 20, eska ditzakete 0-3 urte bitarteko, Haur eta Lehen Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikastetxeetan lanak egiteko diru-laguntzak

2021/02/22

 

Hezkuntza Departamentuak 2 milioi euro bideratuko ditu udalek eta kontzejuek Haur eta Lehen Hezkuntzako, zein Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko ikastetxe publikoak hobetu eta eraldatzeko lanak egiteko. Aurreko urtearekin alderatuz kopuru bikoitza bideratuko da lan horietarako. Gainera, 800.000 euro bideratuko dira toki entitateek0 eta 3 urtera bitarteko zentroetan lanak egiteko. Bi deialdiak gaur, ostirala, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 

Eskariak otsailaren 20tik aurrera eta berrogei egun naturalen epean aurkeztu ahal izango dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Nagusiko Hezkuntza Departamentuan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Nagusiaren bulegoetako edozeinetan, administrazio publikoetako prozedura administratibo komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutako tokietan edota Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Nagusi Elektronikoaren bidez.

Haur eta Lehen Hezkuntza

Erakunde lokalek, udalerriek edo kontzejuek, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntza-DBH mistoetako ikastetxeen eraikinetako titularrek 2021ean exekutatzen dituzten proiektuetarako diru-laguntzak jasoko dituzte, baina, salbuespen modura, 2020 ekitaldian garatutako presazko eta derrigorrezko konplimenduko lanek, Udalak 2020ko abenduaren 31 baino lehenago formalki larrialdiaren adierazpena Departamentu honetara helarazi badu, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte. Zentro bakoitzak gehienez 80.000 euroko zenbatekoa jasoko du eta nobedade bezala deialdian exekutatutako lanen BEZa finantzatuko da.

Deialdi honekin eraikineko inpermeabilizazio, berogailu edo elektrizitate instalazio eta iturgintza eta saneamenduko segurtasun lanetarako diru-laguntza emango da. Halaber barrera arkitektonikoak ezabatzeko, eremuak segurtasun arloan indarrean dagoen araudiarekin egokitzeko proiektutarako, hala nola eraikinaren bilgarriarekin lotutako energiaren aurrezkira eta eraginkortasunera bideratutako lanetarako (estalkiak, fatxadak, kanpoko arotzeria) diru-laguntzak emango dira.

Bestalde, deialdiak halaber aurreikusten du diru-laguntzak ematea COVID-19a bezalako birusen ondoriozko krisi sanitarioari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriekin lotutako lanetarako, esaterako eremuen aireztatze naturalerako hobekuntzak, aire berriztatze kontrolatua dakarren aireztapenaren instalazioa, eraikuntzarako sarbide berrien sorrera eta zentroaren funtzionamendua hobetzeko eremu banaketaren aldaketak.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloaren erabilera eta destinorako areto eta instalaziotako lanetan erakunde lokalek proiekturako diru-laguntzan gehienez % 65eko onura eskuratu ahal izango dute.

Lehen Hezkuntza-DBH zentro mistoetako areto edo instalazio komunen edo erabilera eta destino partekatuko areto edo instalaziotako lanen kasuan berriz, esklusiboki DBHko erabilerara destinatutako areto edo instalaziotako lanetan diru-laguntzak gehienez % 80koak eta % 110ekoak izango dira.  

Bestalde, Pirinio eremuko udal heziketa zentroetako areto edo instalaziotako lanetan, proiekturako diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez % 95a izango da edo gehienez % 100ekoa esklusiboki DBHko erabilerara destinatutako areto edo instalaziotako lanen kasuan. Era berean, 86/2018 Foru Aginduan xedatutako ezaugarri soziodemografiko berezietako biztanlerien kasuan (eremu landatarreko eskolak eta/edo gradu anitzeko ikasgelakoak), jarduerek gehienez zenbateko osoaren % 80a arteko diru-laguntza jaso ahal izango dute.

Diru-laguntzak 0 eta 3 urte arteko zentrotarako

Era berean, gaurko, otsailak 19, NAOak argitaratzen du Nafarroako Tokiko Entitatetarako (udalerriak eta kontzejuak) diru-laguntzen deialdia, 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako zentroetan lanak egiteko; partida 250.000 euroko aurrekontuarekin hornituta dago.

Diru-laguntzak 0 eta 3 urte arteko zentro berrien eraikuntza lanetarako destinatuko dira, horiek eskola berrien sorrerara edo aurretiaz eratutako zentroen hedapenera bideratuta daudenean. Zentro berrien eraikuntzarako gehienez 100.000 euro emango dira, eta hedapenerako, gehienez 75.000 euro.

Gainera, diru-laguntzak jaso ahal izango dira zentroetako erabiltzaileen segurtasuna zuzenean eragiten duten barne eta kanpo eremuen erreforma lanetan, zentroaren funtzionamenduan hobekuntza bat bermatzen duten barne eta kanpo (patioak) eremuen erreformetan, eraikinen eraginkortasun energetiko haundiago batera bideratutako eraikinen babes pasibo /aktiborako sistemak barne hartzen dituzten inbertsiotan eta zentroaren funtzionamendu egokirako edo haren hobekuntzarako beharrezkoak kontsideratzen diren aurretiaz eratutako zentroetako instalazioen erreforma lanetarako barne eremuen inbertsiotan.