Hezkuntzak Hizkuntzen Eskola Ofizialetan azterketa libreen egutegia ezarri du - Hezkuntzak Hizkuntzen Eskola Ofizialetan azterketa libreen egutegia ezarri du - Dpto
Euskara eta ingeleraren kasuan, aurreinskripzioa egin behar da otsailaren 11tik 18ra
2019/02/11
Hezkuntza Departamentuak zehaztu du Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetan deialdi libreko azterketak egiteko izena emateko matrikulazio-denboraldia. Euskara eta ingeleraren kasuan, aurrematrikula otsailaren 11tik 18ra egin ahal izango da; alemana, frantsesa eta italiera azterketetarako, matrikula librea otsailaren 18tik 25era egin behar da. Azterketen deialdi arrunta maiatzean eta ekainean izango da eta ezohiko deialdia irailean.
Ingeles eta euskarazko azterketei dagokienean, eskaera-kopuru handiko hizkuntzak izanik, aurrez izena eman behar da matrikularen ondorengo prozesuan onartua izateko. Eskaera soilik egingo da Iruña eta Tuterako eskolen web orrialdeetan eskura egongo den aplikazio informatikoaren bitartez. Azterketa egiteko aukera lortzen dutenek eskaera otsailaren 27tik martxoaren 5era bitarte egin beharko dute.
Alemana, frantsesa eta italiera hizkuntzetarako, online matrikula egingo da, aurreinskripziorik gabe, nahi den eskolan bertan zuzenean, 2019ko otsailaren 18tik 25era bitartean.
Hizkuntza-bitartekaritza
Aurten, berrikuntza gisa, 68/2018 FDko curriculum berrien arabera, B1 eta B2 tarteko mailako eta C1 maila aurreratuko azterketetan, Hizkuntza Bitartekaritza izeneko jarduera egongo da. Beste aldaketa batzuen artean, hizkuntza-jarduera hori sartzearekin, ikasleek denbora gehiago izango dute mintzamena prestatzeko.
Azterketa-ereduen, hizkuntza-bitartekaritzaren eta hautagaientzako zehaztapenen inguruko informazio gehiago lortu nahi dutenek Hezkuntza Departamentuaren web orria kontsulta dezakete.