angle-left Hezkuntzak 3 milioi eurorekin finantzatuko ditu Udal Musika Eskolak

Gaur argitaratu da Musika Eskolen diru-laguntzen deialdia eta eskaerak egiteko epea ekainaren 7an amaituko da

2019/05/17

 

Gaur argitaratu da NAOn Udalen Musika Eskolentzako 2019 urterako diru laguntzen deialdia, Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak Ebazpena onartu ostean. Hala, eskolentzako 3.000.000,00 euro bideratuko dira guztira. Eskolek ekainaren 7a bitartean izanen dute eskaerak egiteko aukera. 

Hezkuntzak egun 51 eskola ditu Dantza eta Musika Eskolen Erregistro Zehatzean inskribatuta, eta urteroko diru-laguntza honen bitartez, musika ikasketa ez arautuak ematen dituzten eskola hauen mantenu eta funtzionamendu gastuak finantzatzen dira partzialki. Modu honetara, ikasleak ikastetxe horietara sartzeko baldintza materialak hobetuz, eta epe ertainera udal musika eskoletako ikasleek musikako ikasketa ofizialak egitera bideratuz, Goi Mailako Eskoletara. Gainera, araututako musika ikasketa gutxi eskaintzen dituzten udal musika eskoletan instrumentu espezialitateak mantendu eta ezartzea ahalbidetzen da.

Musika Eskola bakoitzari diru-laguntza ematerakoan, kopurua ezin izango da izan 2018. urtean eskolaren titularra den entitateak, ekitaldi horretako aurrekontu burutuan agertzen denaren arabera, egiten duen diru ekarpena baino handiagoa, ez eta musika eskolak 2019ko gastuetarako duen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa.

Eskaera egiten duten musika eskolek gehienez 3.000 euro jasoko dute 2017-2018 ikasturtean eskolan matrikulatu eta 2018-2019 ikasturtean lanbideko edo goi mailako musika ikasketa arautuen ikastetxe batean sartzen den ikasle bakoitzeko. Diru-laguntza, guztira, 300.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da. Eskola bakoitzari eman beharreko kopurua zehazteko Hezkuntzak eskola bakoitzeko ikasle kopurua hartuko du kontuan.

Ordainketak

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar izango dira, Hezkuntza departamentuan edo zehaztutako edozein tokitan nahiz erregistro elektronikoaren bitartez.

Behin diru-laguntzaren kopurua erabaki ostean Hezkuntzak ekainaren 15a baino lehen behin-behineko banaketaren proposamena, eta interesdunek horren kontrako erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte hamar egun balioduneko epean. Diru-laguntza, oro har, zenbateko bereko bi ordainketatan pagatuko da, lehendabizikoa ekainean eta bigarrengoa azaroan.

Finantzazio honen bidez, eta arlo pedagogikoari dagokionean, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalak Musika Eskolekin koordinazio lana indartu du lan horretarako Ikasketen Zuzendaritzaren bitartez. Gainera, Nafarroako Gobernuak Musika Eskolei ematen dien diru-laguntzan gehitu egin da goi mailako ikasketak egiten jarraitzen duten ikasleengatik ematen den kopurua, musika ikasketen jarraipena sustatuz. Bestalde, Pablo Sarasate kontserbatorioan Musika Eskoletan irakasten ziren musika tresnak gehitu dira, ikasketa profesionaletan orain bitartean jarraipenik ez zutenak, gitarra eta baxu elektrikoa. Lerro horretan, Erriberan ere musika ikasketa profesionalen eskaintza handitu eta hobetzen ari da diru-laguntzan izandako igoerari esker, hala 100%ean laguntzen dira Fernando Remacha Udal Kontserbatorioko gastuak.