angle-left Hezkuntzak Nafarroako Antzerki Eskolarekin 2019rako hitzarmena sinatu du

Bi erakundeen elkarlanerako hitzarmena 2016an zehaztu zen ahaleginak batu eta Arte Dramatikoaren alorrean kalitatezko irakaskuntza artistikoa eskaintzeko

2019/04/23

Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak, Nafarroako Antzerki Eskolako Amelia Gurucharri ordezkariarekin hitzarmena sinatu du. Horren bidez Hezkuntza Departamentua Nafarroako Antzerki Eskolari 45.000 euroko dirulaguntza emanen dio Arte Dramatikoaren alorrean heziketa ekintzak garatzeko. 

Hitzarmenak gainera Nafarroako Foru Erkidegoko sektore ezberdinei arte dramatikoa gerturatu eta ezagutarazteko ekintza ezberdinak garatzea du helburu arte ezenikoa ezagutzera emanez. Bestelako ekintzen artean NAEk Nafarroako landa inguruneetan barrena haurrentzako antzerki kanpaina ibiltaria egiten du eta arte dramatikoko oinarrizko zein hobekuntzarako ikastaroak eskaintzen dizkie irakasleei. 

2016an Hezkuntzako Departamentuaren eta Nafarroako Antzerki Eskolaren artean Elkarlanerako Hitzarmen berria adostu zen, batetik Eskolan eskaintzen diren ikastaroei laguntza emateko eta bestetik, landa inguruneko ikasleei antzerkia gerturatzeko eskolako kanpainak sustatzeko. Akordioan gainera Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden irakasleei oinarrizko zein hobekuntzarako ikastaroetan parte hartzeko aukera ere jaso da.