angle-left 45 zerrenda espezifiko ireki ditu Hezkuntza departamentuak

2018/01/16

Euskaraz 13 eta gaztelaniaz, berriz, 32

Hezkuntza departamentuak 45 zerrenda espezifiko ireki berri ditu. Izena ematen duten irakasleek aldi baterako kontratazio zerrendara gehituko dira, Hezkuntza departamentuan irakasle lanetan aritzeko. Gaur egun 41 zerrenda espezifiko dauzka zabalik Departamentuak, iaz irekita. Gaur zabaldu direnekin, 86 dira Nafarroan irekita dauden irakasle aritzeko zerrenda espezifikoak.

Interesatuek gaurtik aurrera daukate aukera zerrendetan izen emateko. 08:30etik aurrera izango da era telematikoan eta Gobernuko tramitazio webgunearen bitartez izena emateko. Hala, martxoaren 31ra bitartean egindako eskariak apirilean ebatziko dira eta apirilaren 1etik eta irailaren 30era bitartean aurkezten direnak, berriz, urrian.

Gaur ireki diren 41 zerrendetatik 4 Haur eta Lehen hezkuntzakoak dira, 22 Bigarren Hezkuntzakoak, 17 Lanbide Heziketakoak eta bi Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak. Hizkuntzei dagokienez, 32 zerrenda gaztelaniazko zerrendak dira eta 13, berriz, euskaraz.

Berria navarra.es atarian