angle-left Hezkuntza Departamentuak gaur hasiko du Zubiarte euskaltegi publikoan helduentzako euskara irakasteko matrikula epea

Matrikula epea abuztuaren 28tik irailaren 8ra egingo da

2024/08/29

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaur hasiko du Uharteko Zubiarte euskaltegian helduentzako euskara ikastaroetan matrikula egiteko epea. Izen-emateak abuztuaren 28tik irailaren 8ra bitartean egin ahal izango dira.

"EUSKARA PUBLIKOAN" lelopean, euskaltegi publikoak maila guztiak ematen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. Talde espezifikoak ditu EGA titulua prestatzeko eta C1 azterketa egiteko.

Aurrez aurreko eta autoikaskuntzako hainbat ikastaro eskaintzen dira, goizez, arratsaldez eta gauez, eta online modalitatean. Honetaz gain, euskaltegiak ikasleen lan-txanden araberako prestakuntza eskaintzen du. Elkarrizketa-taldeak ditu B2 eta C1 mailetan, eta kanpoko ikastaroak ere eskaintzen ditu euskaltegitik kanpo.

Aurrez aurreko ikastaroez aparte, Zubiartek online modalitateko taldeak ditu maila guztietan; astean bi saio, euskaltegira joan beharrik gabe. Autoikaskuntza modalitateak ahozko trebetasunerako saio presentzial bat barne hartzen du, eta gainerako trebetasunak Moodle plataformatik lantzen dira.
HH, LH, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakasleek, beren eskola-orduetatik kanpo, egin ahal izango dituzte ikastaro horiek, doan, Hezkuntza Sailaren Irakasleen Prestakuntza Planean sartuta baitaude.

Matrikula online egin ahal izango da eta euskaltegiaren webgunean (euskaltegi.web.educacion.navarra.es) kontsulta daiteke. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, hitzordua hartu behar da telefono honetara deituta: 848 431010 edo ikastetxeko posta elektronikoaren bidez: euszubia@educacion.navarra.es