angle-left Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Zubiarte Euskaltegi Publikoaren euskara-ikastaroetan izena emateko epea ireki du

Helduek euskara-ikastaroetan izena emateko epe hau urtarrilaren 15etik 21era izanen da

2024/01/15

Hezkuntza Departamentuak gaur ireki du Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2023-2024 ikasturterako helduek euskara-ikastaroetan izena emateko epe berria. Izena ematea urtarrilaren 15etik 21era izanen da. 

Aurtengo kanpainaren leloaren pean “Euskara ber hiru: presentziala, autoikaskuntza eta online”, Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu. 

Izen-ematea online eginen da eta Euskaltegiaren web orrian kontsulta daiteke. Aurrez aurre egin nahi izanez gero,  848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.  

Epe berri honetan ikasturtean zehar martxan diren taldeetan sortu diren hutsuneetan izena emateko aukera izanen du euskara ikasi nahi duenak. Horretaz gain, A1-hasiera bi talde berri ere badaude goizez eta arratsaldeko ordutegian. 

Ikastaro presentzialak goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan dira. Txandaka joateko aukera dute ikasleek. Ikas-prozesua auto-ikaskuntzan egiteko modalitatea ere badago maila guztietan. Halaber, mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 mailan. Hainbat kanpo-talde ere baditu. 

Aurrez aurreko ikastaroez gain, zenbait mailatan online taldeak ere eskaintzen ditu euskaltegiak. Autoikaskuntza modalitateak astero mintza saioa du aurrez aurre.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.