angle-left Hezkuntzak Nafarroako 97 ikastetxe publikoetako 400 irakaslek parte hartzen duten partekatutako heziketa proiektua aurkeztu du

Ekimen horri esker, zeina gaur goizean aurkeztu duen María Chivite Lehendakariak Madrilen, 4.000 ikaslek hezkuntza arreta hobea jasoko dute

2020/03/03

Nafarroa osoko 97 ikastetxetako 400 irakaslek baino gehiagok ikasgeletan Hezkuntza Partekatua ezartzeko proiektuaren formazioa jasoko dute gaurtik aurrera. Ekimena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Elkarbizitzarako Zerbitzuak sustatu du.