angle-left Hezkuntzak Berako Toki Ona BHI eta Agoitzeko DBHI ikastetxeetan estalpeak eraikitzeko lanak lizitatu ditu

800.000 euroko aurrekontuarekin eguraldi txarraren aurrean ikasleek ekintzak eta kirol jarduera egin ahal izatea ahalbidetuko dute

2021/08/02

Hezkuntza Departamentuak Berako Toki Ona BHI-n kirol pistan estalpea jartzeko lanak eta Agoitzeko DBHI ikastetxeko jolastokiko zati bat estaltzeko obrak lizitatu ditu. Biek 795.823,89 euroko aurrekontua izanen dute.

Berako Toki Ona BHIn egingo diren lanek ikastetxe publiko horretako kirol pistetako bat estaltzea bermatuko dute. Lanak 428.342,96 euroko aurrekontua izango dute, eta horiek gauzatzeko gehienezko epea 4 hilabeteetakoa izanen da, hala, neguan amaituta izatea aurreikusi da.

Bestalde, Agoitzeko DBHI ikastetxe berrian estalpea eraikiko da egungo San Miguel ikastetxea eta ondoan dagoen kiroldegia lotzen dituen jolastokian. Horrela, eguraldi txarraren aurrean ikasleek beraien jarduerarekin jarraitu ahal izatea bermatuko da. Proiektu horrek 367.480,93 euroko aurrekontua ianen du eta lanak 3 hilabete eta erdian gauzatuko dira. Institutu berriak ateak zabaldu aurretik, estalpea amaituta izatea espero da.