angle-left Hezkuntzak 1845 plaza eskaini ditu enplegurako 123 prestakuntza-ikastarotarako

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek 17.000 ordu baino gehiago emango dituzte bigarren seihilekoan

2022/09/08

Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak 1845 plaza atera ditu enplegurako 123 ikastarotarako, sare publikoan. Prestakuntzak guztira 17.432 ordu izango ditu, eta LHko eta arte-eskoletako 20 ikastetxe publikoetan emango da aurtengo bigarren seihilekoan.