angle-left Hezkuntzak ikasle eta familiei beken eskaerak egiteko beharrezkoak diren ziurtagiri digitalak lortzeko prozesua azken unerarte ez uzteko eskatu die

Ikastetxeek abisua jaso dute izapide telematikoak Cl@ve, NAN eta Ogasuneko PIN edo ziurtagiri digitala beharrezkoa dela gogoraraziz

2020/11/12

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak ohar bat bidali die ikastetxe guztiei, 2020/21 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak egiteko bekak eskatzen dituzten familiei eta ikasleei zuzenduta. Ohar horretan gogorarazten die oso garrantzitsua dela epearen azken asterako ez uztea eskaeren izapidetze telematikoa.

"Beharrezkoak izan daitezkeen egiaztapen elektronikoren bat lortzeko prozesuak atzeratzen badira, baliteke garaiz ez lortzea eta, ondorioz, beken aplikazioan eskaera telematikoa egin ezin izatea", azaldu dute.

Gogoratu behar da beka horiek 2020ko abenduaren 1era arte eskatu ahal izango direla. Aurtengo berrikuntzetako bat da beka horien eskabidea modu telematikoan izapidetu behar dela, betiere ikaslearen izenean. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik egiaztagiri elektroniko bat lortzea, telematikoki izapidetzeko balio duena: CL@ve, Ogasuneko NAN/PINa edo ziurtagiri digitala.

Aurretiko hitzordua behar da erregistroetan

Edozein izapide elektronikotarako hiru egiaztapen ofizialetako bat lortzeko aurretiazko izapidetzeak kudeaketa-denbora bat eraman dezake. Hezkuntza Departamentuak ikasleei eta haien familiei adierazi die aurrez aurreko hitzordua behar dela erregistro orokorretan Cl@ave lortzeko, Ogasuneko PINa posta arruntaren bidez bidaltzeko, astebetez atzeratu daitekeena eta arazoak izan ditzakeena helbide ofiziala okerra bada, NANaren irakurgailu bat behar izateaz gain, etab.

Horrez gain, Ogasuneko PINak ikasturte honetarako bakarrik balioko duela gogorarazi du, iraungiko den akreditazio sistema baita. Hemendik aurrera ohikoena Cl@ve sistema izango da, eta lortu ondoren, etorkizuneko deialdietarako eta administrazioarekin edozein izapide elektroniko egiteko balioko du.