angle-left IKASNOVA aurkeztu du Hezkuntzak: Nafarroako hezkuntza publikoaren eraldaketa digitalerako estrategia

Hezkuntzaren egungo erronkei erantzuteko IKASNOVA izeneko estrategia digitala Nafarroako ikastetxe publiko guztietara zabaldu du Departamentuak eta hiru ardatzetan oinarritzen da: espazioa, metodologiak eta hezkuntza tresnak

2018/11/12

Maria Solana Arana Hezkuntza kontseilariak gaur aurkeztu du IKASNOVA “Ikasi ikasten/ aprende a aprender/ Learning to learn”, egun hezkuntzak dituen erronkak jasotzen dituen estrategia digitala. Hiru ardatzetan du oinarria: espazioa, metodologiak eta hezkuntza tresnak. Kontseilariak Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez Elortza eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari orokor Nekane Oroz Bretónekin batera aurkeztu du estrategia. 

Aldaketa digitalaren olatua den-dena eraldatzen ari da: bizitzeko eta lan egiteko modua, gure arteko harremanak, eta hala egin beharko luke ikasteko moduan ere. Informazioa eta ezagutza eskuratzeko bideak hazten doaz geratu gabe eta ez da liburuetara mugatzen. Ikasteko modua ere munduan gertatzen ari diren aldaketa globaletara egokitu beharko litzateke. Hori dela eta, Nafarroan irakaskuntza publikoaren eraldaketa hasita dago errealitate berri horretara egokitzen, ikasle nafarrek etorkizuneko gizartean moldatzeko oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten. Irakasleak gidari edo coach izan behar dira eta ikasten ikasteko gaitasunean trebatu behar dute. Izan ere, gaitasun eta trebezia hori lortzea eta ezagutza berria sortzea giltzarri izango da bai aukera pertsonalak gehitzeko baita lan-esparruan jarduteko.

Legegintzaldi hasieratik ekin zitzaion bidegorri honekin lan egiteari eta gaur Hezkuntza departamentuan egin da aurkezpena. Solana kontseilariak adierazi duenez, “eskolak eraldaketa digitalaren prozesuan gaur egun dituen erronkei erantzuteko bidea da IKASNOVA, Nafarroako hezkuntza publikoa irteera puntu egokian jarriz”.

Nekane Orozi egokitu zaio urte hauetan aldika egin den inbertsioez aritzea. “Eraldaketa digitalerako estrategia ez da hasi gaur, ezta amaitu ere. IKASNOVA etengabe eguneratzen ari den zeharkako estrategia, horizontal, eleanitz eta ekitatiboa da”. Guneen, metodologien eta hezkuntza tresnen digitalizazioa lortzeko ibilbide orria litzateke IKASNOVA, Orozek azaldu duenez. “Azken batean, filosofia aldaketa batez ari gara, atzera ere ikasten ikastea dakarrena”. Ondorioz, IKASNOVA modu horizontalean zabaltzen da ikaste aktiboagoa bultzatuz metodologia eraldaketan, berrikuntza proiektuen garapenean eta IKTen ezarpen prozesuan. Eta nola ez, eraldaketa horretarako apustu transbertsalak aurrekontu-partidan igoera dakar.

Inbertsioa gune, tresna eta metodologia berrietan

 

Hezkuntza departamentuak hiru ikasturte daramatza eraldaketa digitalaren estrategian lanean. Horretarako, Hezkuntzak 10 aldiz hazi du 2015eko aurrekontua. Zehazki, 2018an 2,5 milioi euro bideratu dira ikastetxeek sarera lotura egokia izan dezaten, 5 milioi euro zaharkitutako gailuak berritzeko (PC, monitore interaktiboak…) eta 6.500 ordenagailu portatil ikasle eta irakasleentzat, ikasketa metodologia berrietara egokitzeko ikastetxeetan espazio berriak diseinatzaileaz gainera (erabilera anitzeko espazioak, berrantolatutako espazioak dituzten eraikin berriak…), irakasleen trebakuntza saioak geletan estrategia hori guztia garatu ahal izateko, dagoeneko Nafarroako ikastetxe publikoetan abiarazitako hainbat programa eta proiekturekin.

 

2017/2018 eta 2018/2019 ikastuarteetan honako inbertsioak bideratu dira: 7.500 Chromebook, 7.000 PC y ordenagailu eramangarri, 1.765 monitore interaktibo, 150 Zentroetako zerbitzari, 60 zetrotik gora azken belaunaldiko WIFI sarera lotuta eta 60 zentro baino gehiago WIFI-arekin.

Jarraian Roberto Perez Elortzak arlo honetan trebakuntzak, bai irakasleen formazioan zein familietan ere duen garrantzia azaldu du. “Garai batean testu liburua etxeetara iritsi zen moduan iritsiko da IKASNOVA famliengan”. Zuzendari orokorrak ñabardura egin nahi izan du eraldaketa honetan parte hartzen duen orori beharrezko formazioa luzatuko zaiela azalduz.

Eta gaineratu nahi izan duenez “apustua gainera inklusioaren aldekoa ere bada, gizartean egon daitezken desoreketatik ihes, hezkuntza sistema orekatuago baten tresna bilakatu dugu, ikasle denen berdintasuna bermatuz”.

IKASNOVA lehen jardunaldiak azaroaren 16 eta 17an

 

Baluarte izanen da IKASNOVA lehen jardunaldietako eszenatokia. Bereziki irakasleei zuzendutakoak dira. Ostiralean Antonio Bartolomé Pina, Bartzelonako Katedratikoa, Filosofia eta Hezkuntza zientzetan doktore eta egun Institut de Recerca Educativa-ko zuzendaria, teknologien laguntzaz baliatu daitezken irakaskuntzarako eszenatoki berritzaileez mintzatuko da. Ostiralean bestalde, Marc Sanz eta Gonzalo Romerok (Google for Education Europako hegoaldeko arduraduna eta Education Adoption Manager Google España-ko arduraduna) hartuko dute hitza. Eta amaitzeko estrategia honetan parte hartzen ari diren Hezkuntza komunitateetako hainbat lagunek mahainguruan arituko dira.

Larunbatean Santanderreko Salestarretan irakasle eta IKTetan aholkulari Raúl Diegok hasiko du jarduna. Ondoren jardunaldiak praktikara pasako dira honako lantegiekin: Tekonologia Historia klaseetara egokituta, Beetbotsen bidez erronka zailak bideratu, Google-ek dituen aplikazioen aukera didaktikoak eta Robotika Chromebook-ak erabiliz.

Esker oneko hitzak izan ditu Hezkuntza kontseilariak eraldaketa integral honetan esku hartu duten guzientzat, bakoitza bere lan-esparruan egindako ahaleginarengatik. Espazioen, informatika-gailuetan, azpiegituratan, trebakuntzan edota hezkuntzarako lan tresana berrietan egokitzen aritu direnei, hain zuzen ere.

 

IKASNOVA Ikasi ikasten / Aprende a aprender/ Learning to learn estrategiak gaur ikusi du argia, baina egokitzapen eta berrikuntza etengabean biziko da. Mundu digitalaren erritmo berean egokituko dira konpetentziak Hezkuntza komunitate osoan.