Hezkuntzak ODISEA dagoeneko 68 ikastetxek erabiltzen duten liburutegi digitala aurkeztu du - Hezkuntzak ODISEA dagoeneko 68 ikastetxek erabiltzen duten liburutegi digitala aurkeztu du - Dpto
Plataforma honek izaera eleanitza du, irakurketa sustatzeko balio du eta haur eta gazte literaturaren 5.000 izenbururekin hasiko du ibilbidea
2019/02/05
Maria Solana Aranak, Hezkuntza kontseilariak goizean, Ikasnova gelan aurkeztu du ODISEA eskola liburutegi digitala. Ikasle eta irakasleen zerbitzura momentuz 5.000 liburu jartzen dituen gunea da, haur eta gazte literatura eleanitza aurki daiteke bertan. Liburuen eskaintza handituz joanen da,liburutegi hau bestelako argitaletxe plataformekin lotu baita eta uneoro gehituko zaizkio izenburu berriak. Nafarroako 68 ikastetxek eskaera egin dute katalogo digitalera sarbidea eduki eta hasierako pilotatzea, froga garaia martxan jartzeko. Irakasleentzako lanerako tresna ere bada, irakurketa prozeduraren irakaskuntzan hainbat ekimen eta baliabide proposatzen baitira liburu bakoitzeko.
Ohiko liburutegietara bezala, gaurtik aurrera zentroek ODISEA online liburutegia ere izanen dute eskura. Liburu digitalen mailegu sistema honen helburua da ikasleek irakurketara bidezko irisgarritasuna eduki dezaten. Horregatik, eta lehen aldiz, Departamentuak pasahitzen bateratzea egin du, hau da, ODISEAN sartzeko gakoak eta erabiltzaileek EDUCA hezkuntza sistemakoak berdinak dira. “Irisgarritasuna berdintasunezkoa izatea, baliabideak modu unibertsalean erraztea gure ardura eta lanketa da” gehitu du Solana kontseilariak.
Gaur aurkeztutakoa, Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalaren estrategia barnean emandako beste urratsa bat izan da. Solanak nabarmendu duen moduan “hezkuntza alor guzietan garatzen ari garen lana da. Baliabide digitalak emanez, bai, eta gainera haien zerbitzura espazioak eta metodologiak berrituz ere bai”. Hori bakarrik ez, kontseilariak gehitu duenaren arabera “hartutako konpromisoa ere betetzen dugu urrats honekin. Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Hitzarmenean, izan ere, gailu elektronikoetan irakurketarako sarbidea erraztea hitza eman baikenuen.”
Lainoan egongo den eskola liburutegia abian jarri da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Teknologia eta Informazio Sistemen Zerbitzuak Odilo enpresako kideekin plataforma sortzeko egindako elkarlanari esker.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren baitan ikastetxeetako liburutegien arduradun den, Javier Garcia Arizak eman du ezagutzera plataformaren funtzionamendua Elorri IP eta Pedro de Atarrabia BHIko ikasleekin batera. Aurreratu duen moduan, ODISEA plataformak irakasleei ulermen eta idazketa ariketak egiteko aukera eskaintzen die. Era honetara, irakurtzeko aukerak erraztearekin batera ikastetxeek irakurtzen irakasteko eta jarduera horren inguruan praktika onak bultzatzeko zein irakurketa klubak sortzeko Odilo Teach erabili ahal izango dute, irakasleei zuzendutako tresna eta klub bakoitzari irakurtzeko proposamenak egiteko aukera eskainiz, beti ere irakurgaiaren zailtasunaren eta ikasleen hezkuntza mailaren arabera. Gainera, irakurmenarekin batera bestelako ekintzak tartekatzeko eta kanpoko kontsultak egiteko aukera izango da. “Azken finean, ikasleen irakurtzeko ahalmena hobetzea da helburua”, azaldu du Javier Garcia Arizak.
Liburutegi eleanitza, interaktiboa eta doakoa
Gaur aurkeztutako plataformak eskaintzen duen abantaila da liburuak euskara eta gaztelaniarekin batera, ingeleraz, frantsesez eta alemaniarrez ere eskaintzea. Eskolako liburutegiak eskaintzen duen aukera hau azpimarratu nahi izan du kontseilariak, “atzerriko hizkuntzetan idatzitako liburuak eskuratu ahal izatea, gure ikastetxeetan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza programaren baitan ere lantzen diren hizkuntzak, literatutaren bitartez hizkuntza horiek ikasten jarraitzeko beste aukera bat eskaintzea da. Eta eleaniztasunean lan egitearen abantaila proiektuaren ekitatea da: ikasle guztiei aukera berdinak eskaintzea”.
Datozen hilabeteetan 68 ikastetxeek, hala eskatu dutenek, izango dute ODISEA plataformaren jarraipenean parte hartzeko aukera, “eta jarraian eskola publiko guztiek literaturara sarrera berdina izatea da asmoa”, azaldu du Solanak. Bere azalpenean zehaztu duenez, liburutegi digital honek irisgarritasuna errazten diete ikusteko desgaitasuna dutenei, izan ere, ikastetxeek duten bestelako tresnekin uztartzen da, eta testuak entzuteko aukera eskaintzen du, irisgarritasuna bermatuz eta hizkuntzak ikasteko aukerak erraztuz.
Plataforma doakoa da ikastetxe publikoetako komunitate osoarentzako. Sarrera (edo deskarga) e-book irakurgailuen bitartez egin daiteke, telefono mugikorren bitartez, tablet edo ikasleen Chromebooken bitartez; gainera, liburuak streaming bidez irakur daitezke, hots, interneterako konexioarekin, liburua deskargatuz edota offline moduan nabigatzailearen bitartez.
ODISEA erabiltzeko azalpenak, tutorial moduan, Hezkuntzako Youtube kanalean aurkitu daitezke.