angle-left Hezkuntzak Lanbide Heziketako matrikulazio kanpaina aurkeztu du “LH, Etorkizunaren Melodia” lemapean

Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloetarako eskaerak egiteko epea astelehenean, maiatzak 17 zabalduko da, eta maiatzaren 26an amaitu

2021/05/12

“LH, Etorkizunaren Melodia” da datorren ikasturtean Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurkeztutako kanpainaren lema. Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak, eta Tomás Rodríguez Garraza, LHko zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur kanpaina berria. Izen ematea datorren astehelehean, maiatzak 17, hasiko da eta maiatzaren 26an, amaitu.

Gimeno kontseilariak azpimarratu du “aurrekaririk gabeko lanbide heziketako eskaintza akademiko baten irekitasuna eta aniztasuna”, zeinek modalitate ezberdinen 24 unitate eransten dituen (LH Berezia, Erdi Mailak, Goi Mailak eta espezializazio ikastaroak), 990 plaza berrirekin hedatuz, Erdi Mailako 12 ziklo berritan banatuta (zuzeneko hamar eta bi online), Goi Mailako sei ziklo elebidun, Goi Mailako Gradu bat eskaintza modularrean, bost espezializaziorako ikastaro eta LH Bereziko bi unitate Berako Toki Ona BHI eta Azkoieneko Ribera del Arga BHI zentroetan. Guztira LH-ko 5.525 ikasle berrirekin kontatuko da lehenengo mailan (% 17 gehiago), 139 titulazio ezberdinetarako aukerarekin.

2021-2022 ikasturterako inskripzioak, LH-ko ikaskuntza guztietako zikloetan, arte plastikoen eta diseinuaren ikaskuntza artistikoak eta erregimen bereziko kirol arlokoak barne, modu telematikoan bideratu ahal izango dira, edo bestela zuzenean ikastetxe ezberdinetan, maiatzaren 17tik 26ra.

Eskari-formularioan gehienez sei aukera barne hartuko dira lehentasun hurrenkeraren arabera adierazita. Jarraian, hilak 29 baino lehenago, prozesuan parte hartzen dela egiaztatu beharko da. Onartuak izan direnek bere matrikula formalizatuko dute uztailaren 19tik 22ra. Irailean, 13an eta 14an, plaza hutsak esleitzeko prozesua garatuko da.  

Era berean, Oinarrizko LH eta Tailer Profesionalen zikloetako onarpen epea ekainaren 2tik 11ra bitartean garatuko da. LH Bereziko zikloetako ikasleen onarpen epeari dagokionez, maiatzaren 10etik 21ra bitartekoa izaten ari da, eta matrikula izapideak ekainaren 10etik 17ra egin ahal izango dira.

Dagoeneko ikasketa hauek egiten ari diren ikasleentzako LH-ko online ikaskuntzarako inskripzioari dagokionez, ekainaren 22tik 29ra garatuko da. Aldiz, online eta erdi-zuzeneko ikaskuntzako ikasle berriak irailaren 1etik 7ra inskribatuko dira.

Espezializazio ikastaroen eskaintza berriari dagokien inskripzioa eta matrikula irailean garatuko da, eta ikastaroak urrian hasiko dira. Eskaintza modularrari dagokionez, lehenengo inskripzioa eta matrikula irailean garatuko dira eta azkena 2022ko apirilean, inskripzioak eta matrikulak moduluz modulu eginez.

Eskaintza dibertsifikatua

Bai Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta bai Tomas Rodriguez Garraza LH-ko zuzendari nagusiak, azpimarratu egin dute “Lanbide Heziketaren potentzial bikaina, ikasleak dakarren heziketa modalitate erabat dibertsifikatuan inskribatzera gonbidatuz, izan ere, eskaintza hau lurralde nafar osoan presente dago”. Zikloen eraldaketa digitala, bere espezializazioa, eskaintza elebidunak eta Erdi Mailako zikloen eskaintzaren hedapena halaber pizgarriak dira eta Departamentuko arduradunen esanetan, “Lanbide Heziketa ikasteko esperientzia inoiz baino erakargarriagoa bihurtzen dute”.

Espezializazio ikastaroen, hau da, LH-ko masterrak izendatuen arloan, Gimeno kontseilariak azpimarratu du “hauen interes berezia, izan ere, prestakuntzaren bikaintasuna suposatzen dute eta bere arreta-gune nagusia diren ekoizpen sektore ezberdinetako azken ezagutzak eta eskakizunak lantzera datoz”. Ikastaro hauek Lanbide Heziketako Goi Mailako Graduaren titulua dutenengana zuzenduta daude.

Ziklo elebidunak

LH-ko inskripzio kanpainak halaber ingelesezko zikloen eskaintza elebiduna eta beste batzuetako frantsesaren ezarpena azpimarratzen du, helduentzako online eskaintzaren aldeko apustuarekin jarraituz eta berrikuntza modura, eskaintza modularra –Hezitzaile Eskolan genero berdintasunari dagokion prestakuntza eskaintzen da- .

Lanbide Heziketako ikasketek dakartzaten pizgarri guztiak aipatzeko orduan, Gimeno kontseilariak aipatu du halaber “LH-ko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak uztartzen dituzten ibilbide berrien diseinu berritzailea, alegia 2+3 izendatua (LH-ko 2 ikasturte +  Unibertsitate Graduko 3 ikasturte) zehaztu dena Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako ziklorako hala nola Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Unibertsitateko Gradurako. Oro har, LH-ko goi mailako zikloetatik datozen ikasle guztiei, unibertsitate graduko ikasketetara sartzean, 30 ECTS kreditu onartuko zaizkie.

LH-ko zikloen eskaintza jada hurrengo ikasturtean osatuko da, digitalizazioan eta ekintzailetzan prestatzeko proiektuekin. Digitalizazioaren prestakuntzak, lan-tresna modura, “ATECA” izeneko ikasgelekin kontatuko du eta ikasgela hauek teknologia digital aurreratuarekin ekipatuko dira. Bestalde, Nafarroan ezarritako lehenengo bederatzi ekintzailetza ikasgela berriak konpetentzia ekintzaileen garapenera bideratuko dira, metodologia aktiboekin eginiko lanaren bitartez.

Bai “ATECA” ikasgelak eta bai ekintzailetza arlokoak, lau urteko epean Lanbide Heziketako sare publikoaren ikastetxe guztietan ezarrita egotea aurreikusten da.