angle-left Hezkuntzak ratioak murrizten jarraitzea proposatu du, ikasleen banaketa ekitatiboko irizpideekin, baina murrizketa linealak 131 milioi euroko kostua izango lukeela ohartarazi du

Departamentuak berriro ireki du Mahai Sektorialeko irakasleekin negoziatzeko prozesua, eta sindikatuei eskatu die justifikatuta zehaztu ditzatela beren ordainsari-eskaerak

2024/01/22

Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimeno Gurpeguik gaur goizean jakinarazi die Hezkuntzako Mahai Sektorialean dauden sindikatuei berak zuzentzen duen Departamentuak negoziazio-prozesu bat garatzeko borondate irmoa duela, Foru Gobernuak irakasleen lan-baldintzak hobetuz bultzatzen duen hezkuntzaren kalitatea hobetzeko prozesuan sakontzen jarraitzeko.