angle-left Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioaren azterketa-txostena berrikusteko datak argitaratu ditu Hezkuntzak

Azterketa-txostenak berrikusteko eskaera egina zutenek irailaren 18tik 20ra egin beharko dute, deituak izan diren egunean eta orduan

2018/09/11

Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioko azterketen-txostena berrikusteko eskaera egin zutenen deialdia egin du Hezkuntza Departamentuak. Errebisioa irailaren 18tik 20ra bitartean izanen dira, 13:00ean hasi eta arratsaldeko 17:00ak arte, Departamentuko Arga aretoan (Santo Domingo kalea z/g, beheko solairuan).

Hautaketa prozedura hau bukatutakoan ehun eskaera inguru jaso zituen departamentuak eta haiei erantzunez bideratu du berrikusteko aukera.

Oposizioa egin eta berrikusteko eskaera osatu zutenek izen-abizena, espezialitatea eta hizkuntzaren arabera sailkatu dituzte. Deialdian azaltzen diren pertsonak jakinarazi den ordutegiaren baitan, nahi duten unean, azaldu daitezke departamentuan. Ahal dela, hori bai, eta jende pilaketak ekidin aldera, ez dadila azken orduan izan.

Gogoratu, gaur argitaraturiko deialdian aurrez errebisioa egiteko eskaera egindakoak azaltzen direla. Aurrerantzean eskaera egiten dutenentzat bigarren berrikuste-txanda bat deituko du departamentuak datozen asteotan. Betiere, honako helbidean topatuko dira etorkizuneko deialdiak.