angle-left Hezkuntzak 2019ko Maisu-Maistren oposizioko Programazio Didaktikoaren jarraibideak jakinarazi ditu

Heldu den maiatzaren 13an irekiko da epea maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiaren programazio didaktikoak aurkezteko. Programazioen entregatzea errazte aldera, deialdiaren Epaimahai Koordinatzaileak hurrengoa erabaki du:

2019/04/23

 

1.Bidalketa

Programazioa Hezkuntza departamentuaren erroldan aurkeztu beharko dira (Iruñeko Santo Domingo kalean, z/b), Nafarroako Gobernuaren Errolda Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako edozein erregistro-bulegotan edo Administrazio Publikoen Ohiko Prozedura Administratiboaren 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduren bat baliatuz. Posta zerbitzuaren bulegoren batean aurkezteko hautua eginez gero, irekitako gutun-azalean egin beharko da Posta zerbitzuko langileek, ziurtatu aurretik, instantziari eguna eta zigilua jarri ahal izateko.

 

Era guztietara, programazioak Giza Baliabideetako Deialdien Atalera bideratu beharko dira (Iruleko Santo Domingo kalea, z/G), 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitarteko epean, biak barne.

 

2.Forma arauak

Programazioak deialdian jasotzen diren ezaugarriak bete beharko dituzte: gehienez, zenbatutako DIN-A4ko 50 orrialde, alde bakarretik idatzita eta lerro-arte bakuna, 12 tamaina Arial letra-tipo trinkotu gabea.

50 orrialdeen barruan egon beharko dira bibliografia, gehigarriak eta bestelakoak. Letra tamainari dagokionez, Arial 10 onartuko da taula, grafiko, oin-ohar edo antzekoetan eta azalean eta izenburuetan, berriz, nahi den tamaina.

 

3.Hizkuntza

 

Indarrean dagoen arautegiari jarraikiz, programazioak derrigorrez irakatsiko den espezialitatearen hizkuntza berean egonen dira idatzita. Ez dira onartuko gaztelaniaz idatzitako programazioak euskarazko espezialitate bat betetzeko, ez eta ingelesa ez den beste hizkuntza batean idatzitako programazioak ere ez dira onartuko “Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa” espezialitatean plaza betetzeko.

 

4. Ez onartzeko arrazoiak

 

Programazio didaktikoa 2019ko maiatzaren 13 eta 31 bitartean, alegia, epez kanpo aurkezten ez duten pertsonak prozeduratik at geldituko dira.

Era berean, deialdian eta indarrean dagoen araudian zehazten diren formazko eskabideak betetzen ez duten programazioak ez aurkeztutzat joko dira, eta persona horiek ere prozeduratik kanpo geldituko dira.

 

Deialdiaren web gunea kontsultatzeko http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7506/Maestros-concurso-oposicion-y-adquisicion-de-nuevas-especialidades-2018-2019