angle-left Hezkuntzak Zudaireko Ikastetxe Publikoa birgaituko du 3,5 milioi euroko inbertsioarekin

Departamentuak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Ameskoabarrenako Udalak lanak gauzatzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur

2021/04/19

Hezkuntza Departamentuak 3.534.525,91 euro inbertituko ditu guztira Zudaireko Ikastetxe Publikoa birgaitzeko. Lanak, udaran hasiko dira, Hezkuntzak, Caja Navarra Fundazioak eta Ameskoabarrenako Udalak sinatutako hitzarmenari jarraituz egingo dira. 

Lankidetzarako hitzarmena gaur goizean sinatu dute, ikastetxera eginiko bisita baten baitan, Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak, Estibaliz Erdozia Ameskoabarrenako alkatesak eta Javier Miranda, Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakariak. Zinpetutako akordioak hiru aldeek 2019an ikastetxea birgaitzeko sinatutako testuaren aurrekontu erregimena aldatuko du. 

Denbora horretan, Hezkuntza Departamentuak Victor Eusak diseinatutako eta 1934an eraikitako eraikina zaharberritzeko proiektua lizitatu, esleitu eta idatzi du. Zaharberritze horren bidez, Departamentuak ikastetxe publikorako behar diren espazio guztiak egokituko ditu, garai berriekin bat datorren pedagogiarako beharrezkoak diren azpiegiturez hornituz, eta egiturazko beste arazo batzuk konponduko ditu, hala nola, goi solairuetarako irisgarritasuna. Proiektua Juan Miguel Ochotorena Eliceguik eta WARQS Oficina de Arquitectura S.L.P.k idatzi dute.

Lanak, hitzarmena sinatu eta berehala lizitatuko direnak, aurtengo udan hasiko dira eta 2022-2023 ikasturtea hasi baino lehen amaitzea aurreikusten da, ikastetxearen ohiko jarduerarekin batera gauzatuko dira lanak. Aurreikusitako jarduketa guztiek 3.524.525,91 euroko inbertsioa ekarriko dute guztira.

Irisgarritasun unibertsala

Ikastetxea birgaitzeko proiektuak neurri garrantzitsuak hartzen ditu eraikinaren irisgarritasuna konpontzeko. Gaur egun oztopo arkitektoniko ugari ditu, bisitan parte hartu dutenek egiaztatu ahal izan duten bezala.

Hezkuntza Departamentua hainbat jarduera egiten ari da oztopo arkitektonikoak modu integratzailean konpontzeko hainbat ikastetxetan, eta datozen hilabeteetan gauzatuko dira, eraikin publikoetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko araudi aplikagarriaren eskakizunak betez.