angle-left Hezkuntzak berretsi du Nafarroako ikasleek ez dutela ikasturtea galduko COVID-19aren ondorioz

2020/04/17

 

Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak eta Gil Sevillano Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, eta berriro esan dute eskerrak eman nahi dizkiotela hezkuntza komunitateari “ahalegin erraldoia egiten ari baita azken asteotan, ikasleen urrutiko ikaskuntzari eusteko”.

Informazio ekitaldi horretan, nabarmendu dute “zuzendaritza taldeek, irakasleek, gurasoek eta ikasleek egiten duten lana, horri esker eusten ari baitzaio urrutiko ikaskuntzari osasun larrialdiko egoera honetan”.

Hala ere, Hezkuntza Departamentuak aitortu du egungo egoeran “ezin dela erabateko aukera berdintasunik bermatu ikasle guztientzat ikasturteko hirugarren hiruhilekoan, kontuan hartuta familiak oso ezberdinak direla errealitate sozioekonomiko eta kulturalari eta Internet eskuratzeko aukerei dagokienez”.

Horregatik, eta aintzat harturik Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren apirilaren 15eko bileran 2019-2020 ikasturteko hirugarren hiruhilekoa garatzeko eta 2020-2021 ikasturtea hasteko lortutako akordioak, oinarrizko printzipio batzuk eman ditu aditzera gaur, prozesu hori gidatuko dutenak.

Bi jarduketa ildo

Bai kontseilariak, bai zuzendari nagusiak, hau adierazi dute: “Ikasleek ez dute ikasmaila galduko koronabirusaren ondorioz. Inork ez du kalterik jasoko pandemiak hezkuntza prozesuan eragin dituen ondorioengatik eta inor ezin da atzean gelditu arrazoi horrengatik”.

Horretarako funtsezko bi ildo azaldu dituzte biek: ikasleen eta irakasle taldeen artean ezinbesteko elkarreragina bermatzea, eta jarraibideak ematea hezkuntza arloko arreta homogeneizatzen eta orekatzen laguntzeko, betiere ikastetxeen eta irakasleen autonomia pedagogikoa errespetatuta.

Lehen ildoari dagokionez, Gimeno kontseilariak datu eguneratuak eman ditu Interneterako konexiorik ez duten ikasleez edo lokalizatuta ez daudenez, departamentuak ikastetxeen sarean egindako analisi sakonaren ondorioz. Sare publikoan, urrutitik ikasi ezin duten ikasleak 6.969 dira, guztira: 1.521 3-6 urteko zikloan, 3.750 Lehen Hezkuntzan, 1.200 DBHn, 107 Batxilergoan, 87 Oinarrizko LHn, 166 LHko erdi mailako graduetan eta 138 LHko goi mailako graduetan.

Departamentuak ekipo informatikoak erosteko prozesuarekin jarraitzen du, arrakala digitala murrizte aldera. Ekipo horiek ez ezik, aurretik beste 1.500 ere erosi dira, jada hezkuntza komunitatearen eskura daudenak.

Bigarren jarduketa ildoaren helburua da jarraibide batzuk prestatzea, ikastetxeei eta irakasleei bermeak eta babesa emanen dizkietenak ikasturtearen azken aste hauetan egin behar diren hezkuntza jarduketei buruz. Halaber, jarraibide horiek ikasleek zein familiek izan ditzaketen zalantzak argitu behar dituzte. Asmo horrekin, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetako profesional batzuek lantalde bat sortu zuten, irakaskuntza jarduera berrabiarazi ondoren ikastetxeei helaraziko zaizkien jarraibide horiek zehaztuko dituena.

Bai kontseilariak, bai zuzendari nagusiak, nabarmendu dute ikasturtearen