angle-left Hezkuntzak Gobernuaren Gardentasun Atarira bidali du ikastetxeetako eskola-lanaldi motak arautzen dituen foru-aginduaren proiektua

Ikastetxeen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren printzipioetan oinarritzen da; lanaldi zatituak, jarraituak eta malguak definitzen ditu; eta horien eskaera-prozedura zehazten du

2023/07/25

 

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Gobernuko Gardentasun Atarira bidali du gaur Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan eskola-lanaldi motak arautzen dituen foru-aginduaren proiektua. Foru-agindu horren bitartez, amaiera emango zaio lanaldi jarraituen eta malguen izaera esperimentalari; izan ere, lanaldi horiek pixkanaka ezartzen joan ziren 2007. urtetik aurrera eta urtez urte luzatuta ikastetxeetan.