angle-left Hezkuntzak Oibarri iradoki dio haur-eskola ikastetxetik kanpo koka dezala, bertan D eredua ezar daitekeela bermatzeko

Departamentuak gogorarazi du, behin baimena emanda, haur-eskolak onarpen-prozedura berezia izango duela

2024/07/05

Hezkuntzak Oibarko Udalari jakinarazi dionez, Oibarko Sarganta Haur Eskola, Udalak herrian sortu nahi duena, Gabriel Valentín Casamayor ikastetxea ez den beste leku batean kokatu beharko da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan D ereduko euskarazko irakaskuntza-lerro bat irekitzeko aukera bermatzeko.